Gertrudisen lagunak

TALDEAREN IZENA: Gertrudisen lagunak
EMANALDIAREN IZENBURUA: Gure Kanoa
EMANALDI MOTA: Performance musikatua
PUBLIKO: +12

SINOPSIA
Lan honen formatua, ipuin kontaketa, performance musikatua eta museo batera bisitan joatearen arteko nahasketa batean oinarritzen da.

“Gertrudisen lagunak” artearen historia irauli zuten pertsonaia ezberdinetan sakontzen du era umoretsu eta berritzaile batez. Honetarako, Gertrude Stein-en larru azalari heltzen dio, XX. mendean hainbat eta hainbat artisten mezenas izandakoa. Emakumea, feminista, idazlea eta kolekzionista, berari zor zaio Picasso edo Matisse bezalako artisten ezagutza.

20. hamarkadako Paris horretan izandako bilerak berrartuz, Gertrudisek Henri Matisse, Fria Kahlo edota Jorge Oteizaren bizitzetara hurbiltzen gaitu, musika kutsuaz nahasten diren historia laburrak partekatuz.

LOTURA
https://youtu.be/JTZAN61jgXQ