Xirristi-Mirristi (Helduak)

TALDEAREN IZENA: Erica Liquete (Un relato para cada rato)
EMANALDIAREN IZENBURUA: Xirristi-Mirristi
EMANALDI MOTA: Ipuin kontaketa musikatua
PUBLIKO:  Gazteak eta helduak. Emakumen elkarteak.

SINOPSIA
Hitzaren akelarre honetan munduko hainbat sorginen istorioak ezagutuko ditu publikoak.
Emakume askeak, boteretsuak eta apartak  izango dira protagonistak.
Mitoak, asmatutakoak edo benetakoak, hori nork jakin? Egia ote?
Kontalaritza, zuzeneko musika eta gertutasuna, hirukote.
Ipuin zorrotz eta arrotz, aho bete ho(r)tz.
Berotu belarriak eta prestatu.
Xirristi-mirristi, gerrena sax!

LOTURA