ZU ETA NI SUDURLUZE BI

TALDEAREN IZENA: ZIRTAKA ANTZERKI TALDEA
EMANALDIAREN IZENBURUA: ZU ETA NI SUDURLUZE BI
EMANALDI MOTA: HAUR ANTZERKIA
PUBLIKO:  ¾ URTETIK 10/11 URTERA

SINOPSIA
Robustiana eta Zeledonio suntsituriko etxe batean bizi dira, dirurik gabe…eta gainera haien amama gaixorik dagoenez botikak behar ditu. Egoera honi buelta emateko zenbait burutazio praktikan jarriko dute dirua lortzeko, hainbat egoera barregarri sortuz, baina denak alferrik izango dira. Zeledonio desastre bat da: alferra, traketsa, arina…; aldiz, Robustiana orekatua, zentzuduna eta langilea da…, antzeko daukaten gauza bakarra zera delarik: sudurluze  bat!. Baina zer egingo dute  dirua lortzeko?. Etorri gurekin haien abenturez gozatzera eta amaierako sorpresa magikoa ikustera.

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=K4aDsx9wGJ0&t=21s