Aizu! Egin zaitez harpidedun Aizu! Egin zaitez harpidedun

Kulturala

Zer da Korrika Kulturala?

Korrika Kulturalaren bitartez, jendarteari zerbait eskaini nahi diogu bueltan Korrikaren alde egindako lanagatik. AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez. Hemendik aurrera, batik bat, kultur sorkuntzarako bekaren bidez; izan ere 23. KORRIKAtik aurrera, Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia horrekin taxutuko dugu.

Kultur sorkuntzarako BEKA

Image

#badon proiektua da KORRIKA-AEK Kultur sorkuntzarako bekaren irabazlea!

AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.

  • Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.

  • Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKA kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.

  • Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko.