Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ahize Ahize

Nola hartu parte

Hartu parte!

Image

Antolaketan arituz:

  • Zure herrian edo auzoan eratuko den KORRIKA batzordean parte hartuz.

Image

Diruz lagunduz:

  • KORRIKA laguntzailea izanez eta 23. KORRIKAko materiala erosiz.

  • KORRIKAlarien petoa edo bizkarrekoa erosiz, aurretiaz, KORRIKA dendetan, AEKren edozein euskaltegitan zein KORRIKA dendetan, edo KORRIKA igarotzen den egunean bertan.

  • Herriz herri egingo den KORRIKAren aldeko diru-bilketan lagunduz.

  • KORRIKAren izenean hurrengo kontu korronteetan nahi den ekarpena eginez:

    -Hegoaldean (ES70 3035 0072 02 0720037810) 
    -Iparraldean, eurotan (FR76 1333 5000 4008 9291 5827 532) eta euskotan (218371601)

    BIZUM bidez ekarpena eginez, "korrika", "aek" edo "2043" bilatu.

  • KREDITU TXARTELAren bidezko ekarpena egin formulario honen bitartez.

  • Lekukoa familiarekin, elkartekideekin, lagunekin... eramanez eta ekarpena eginez.

Image

KORRIKAren berri emanez eta haren ospea hedatuz:

  • KORRIKAren webgunea bisitatuz (www.KORRIKA.eus) eta KORRIKAren aldeko sare sozialetan parte hartuz.

  • KORRIKA Kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan parte hartuz.

Image

KORRIKAn bertan parte hartuz:

  • 23. KORRIKAren hasieran eta amaieran parte hartuz: zatoz Irunera martxoaren 14an, eta Baionarat martxoaren 24an!

  • Bizkarrekoa jantzita korrika eginez; euskara ikasi, hitz egin eta euskaraz bizi nahi dugula erakusteko.

Image

Enpresa eta saltegiek:

Image
NOLA EGIN EKARPENA KORRIKARI?
  • Transferentzia: ES70 3035 0072 02 0720037810

  • VISA txartelaz gure webgunean: Ekarpenak

  • Bizum:“korrika”, “aek” edo "2043" bilatuz.

Ahalegina egin behar da euskaraz bizitzeko herriaren gogotik abiatuta. Gu saiatzen ari gara premiazko babesa biltzen; horregatik, zeuek ere hizkuntza bultzatzeko helburuarekin bat egiten duzuelakoan, ekarpen ekonomiko eske gatozkizue.