Antolatzaileak

Euskal Etxeak eta Euskatuek

Aurkezpena

Madrilgo Euskal Etxeak, Complutensearekin batera, urte pila darama Korrika Madrileraino ekartzen eta pasa den Korrikan Euskatuak izeneko Madrilgo "katu" euskaldunez osaturiko taldea buru-belarri hasi zen antolakuntzan parte hartzen.

Aurten Euskal Etxeak eta Euskatuek Madrilen ospatu den inoizko Korrikarik onena antolatu dugu. Animatu eta parte hartu! Madrilen ere euskararen alde!

Korrika eguna eta egitaraua:

 

Harremanetan jartzeko:

http://www.euskaletxea-madrid.com/

https://www.facebook.com/Euskal-Etxea-Madrid-161928937213887/

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

                                                         

 

KRONIKA

Inoizko arrakastarik handiena izan genuen aurtengo Korrikan. Goizeko hamaiketan, Bilbao enparantzan lagun talde handi samarra elkartu zen. 11:45 aldera Euskal Etxera iritsi eta bertan dantzak egon ziren eta korrikaren mezua irakurri zen. Piskolabisaren ondoren,"korrika txikia" Euskaltegiko haurrekin eta Korrikaren bigarren zatia: Sol, Palacio Real, Plaza Mayor, Atocha... guztira 6 km inguru Casino de la Reina Parkera iritsi arte. Bertan, bazkari herrikoi handia eta alaia: 130 pertsona inguru eta giro bikaina. Eta arratsaldean musika eta dantza ia gaueko 12ak arte, lehenengo Luziano, eta gero rock talde gazteak: Siroka eta Feos Pero Majos. Egun zoragarria, eguzkitsua eta euskalduna

 

 

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...