Mallorca

Antolatzaileak:

Mallorcako ARTEA Euskal Etxea

Etxepare - Euskara Munduan sarea

Aurkezpena:

Mallorcako ARTEA Euskal Etxea 1997. urtean sortu zen. Gaur egun 200 bazkide inguru dauzkagu.

Urtean zehar euskara, txalaparta, dantza eta trikitixako ikastaroak eskaintzen ditugu.

Euskal kultur astea ere antolatzen dugu azaroan eta bazkide zein gertukoentzako hainbat jai, bazkari eta txango. Mallorcako elkarte desberdinekin ere harremana izaten dugu, besteak beste Obra Cultural Balear delakoarekin, katalanaren defentsan aritzen dena.

Egitaraua:

KORRIKA eguna: apirilaren 6a

 

 

Mallorcako euskaldun eta euskaltzale orori!

Badator KORRIKA!

Aurten Manacorren zabaldu nahi dugu euskararen aldeko oihartzuna eta horretarako apirilaren 6an ekitaldia antolatu dugu Jordi Caldentey enparantzan.

  • 12:00etatik aurrera euskal musika eta bertsolariekin giroa berotuko dugu. Aurten “Gibelurdinek” taldea eta Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariak izango ditugu gurekin.
  • 13:00etan KORRIKA egingo dugu Manacorreko alde zaharretik eta amaieran “Al·lots de Llevantcastellers taldeak euskararen lekukoa ahalik eta garaien igoko dute.
  • 14:00etatik aurrera bazkari herrikoia egingo dugu bertan.

Zatoz gurekin batera euskararen alde Klika egitera. Klika hizkuntza! Klika Euskal Herria!

 
 

 

 

Harremanetan jartzeko:

Xabier Egurrola: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

http://www.euskaletxeakmallorca.com/eu

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.