Antolaketan parte hartuz:
Zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika Batzordean parte hartuz.
Diruz lagunduz:
-
KORRIKA laguntzailea izanez eta 21. KORRIKAko materiala erosiz.
-
KORRIKAlarien peto edo bizkarrekoa erosiz, aurretiaz, AEKren edozein euskaltegitan zein KORRIKA dendetan, edo KORRIKA igarotzen den egunean bertan.
-
Herriz herri egingo den KORRIKAren aldeko diru-bilketan lagunduz, edo KORRIKAren izenean Laboral Kutxan zabalduriko kontu korrontean nahi den ekarpena eginez (ES70 3035 0072 02 0720037810)
-
Lekukoa familiarekin, elkartekideekin, lagunekin... eramanez eta ekarpena eginez.
KORRIKAren berri emanez eta bere ospea hedatuz:
-
KORRIKAren webgunea bisitatuz (www.KORRIKA.eus) eta KORRIKAren aldeko sare sozialetan parte hartuz.
-
KORRIKA Kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan parte hartuz.
KORRIKAn bertan parte hartuz:
-
21. KORRIKAren hasieran eta amaieran parte hartuz: zatoz Garesera, apirilaren 4an, eta Gasteizera, apirilaren 14an!
-
Bizkarrekoa jantzita korrika eginez; euskara ikasi, hitz egin eta euskaraz bizi nahi dugula erakusteko.
Enpresa eta saltegientzat:
-
KORRIKA iragartzeko euskarriak babestuz.
-
KORRIKAlaria eskuratuz zein KORRIKA laguna izanez.
-
Kilometroak eskuratuz. Parte hartzeko modu hau erabili nahi dutenek KORRIKAren bulegoetara jo dezakete.