Webgunean honetan une oro KORRIKA nola doan zuzenean ikusteko aukera egongo da.

Gainera, euskarazko hedabideen elkarlanari esker, Garesko eta Gasteizko ekitaldiak zuzenean izango dira telebistaz eta Interneten, baita irrati-saio bateratuen bidez.

Horrez gain, hainbat hedabidek etengabeko jarraipena egingo dute: 19:00etan, 20:00etan, 21:00etan eta 21:15etan eguneroko saioak egongo dira Hamaika Telebistan, BERRIA Tbn, ETB1en eta Kanalduden.

Bestalde, KORRIKAren bideoak gure webgunean nahiz hedabideen atarietan aurkitzeko aukera egongo da. Eta ez ahaztu #KORRIKA21-i jarraitzea gure sare sozialetan!