Apirilak 2. Iruñerria zuri KORRIKA!
Elurrak ez du KORRIKA eten! Nahiz eta gauerditik aurrera Araba eta Nafarroa zuriz jantzi, euskararen epeltasunean eta korrikalarien babesarekin aurrera egin du KORRIKAK. Sakana inguruan elurpean egin ditu orduak, baina hori ez da oztopo izan lekukoa eskuz esku ibiltzeko. Goiz osoa eman du Iruñerrian barrena, herriz herri eta auzoz auzo zabaldu dute euskararen aldeko aldarria. Jendetza batu da KORRIKAra eta Nafarroa euskaldunaren aldeko oihuak izan dira nagusi. Zizur Nagusia, Astrain eta Obanosekin igaro da, baita Utergatik ere. Bertatik lehen aldiz pasatu da, gainera.
Arratsaldean, Garesko kaleak hartu ditu KORRIKAk. Duela 3 urte bertatik abiatu zen 21. edizioa eta gaur ere kaleak txiki gelditu dira. Asko eta asko izan dira Euskal Herriko hainbat bazterretatik hurbildutako euskaldun eta euskaltzaleak. Hegoalderantz hartu du bidea eta iluntzean Tafallaren txanda izango da.
Bideo-kronikan gaurko momenturik berezienak bildu ditugu:
Hemen gaurko egunak utzitako irudiak:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Apirilak 1. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban elurpean!
Eguraldia lagun ez badugu izan ere, lehendabiziko gauean Hego Uriben eta Durangaldean tinko eutsi diote korrikalariek lekukoari Gipuzkoara ailegatu arte. Behin Eibar eta Elgoibar pasata, Deba ibarrean gora, kazkabarra eta euria tarteko, elurrak harrapatu gaitu Urbina inguruan. Magikoa izan da lasterketari eutsi dion taldetxoaren ausardia, eta Gasteizek ongi etorri hotz bezain beroa egin dio KORRIKAri. Hamar irribarre ehun bihurtu dira, eta gero mila, errepide bazterretan, eta tropela demasa izan da Gasteizko hogeitaka kilometroetan. Gauarekin bat, euskararen aldeko aldarria Agurainerantz doa, gauerdiak Sakanara ailegatzen harrapatzeko. Bihar KORRIKAk Iruñea hartuko du.
Bideoan bildu ditugu gaurko irudirik berezienak:
Eta gaurko argazki galeria hemen dago ikusgai:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Martxoak 31. Abiatu da 22. korrika!
22. korrika txalo artean abiatu da Amurriotik, lehendabiziko metroak Amurrioko AEK-ko irakasleen eskuetan egin ditu lekukoak. Merezitako omenaldia 40 urtez euskara irakasten aritu direnentzat.
Herrian hainbat kilometro egin ditu jende artean, Amurrioko herritarrek eta bertaratutakoek izugarrizko babesa adierazi diote KORRIKA-ri. Aiaraldean barrena jendetza ibili da korrika, Arespalditza, Menagarai eta Artziniega zeharkatu ditu. Artziniegako alde zaharrean ere giro ederra izan da. Ondoren, Araba atzean utzita Bizkairantz abiatu da. Enkarterrin egin ditu Bizkaiko lehendabiziko orduak, Balmaseda eta Zallan jendetza egon da KORRIKAren zain.
Hurrengo orduetan Arabara egingo du berriz jauzi, eta gauerdia baino lehen Bizkaira sartuko da, bigarrenez, Hego Uribetik, hain zuzen ere. Bertan emango ditu zenbait ordu eta Durangalderantz abiatuko da.
Honakoa gaurko irudiez osatutako bideoa:
Hemen gaurko argazki bilduma:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Errumanierara itzuli dute 22. korrikaren mezua
Serer hizkuntzan ere jaso dugu mezua
Wolof hizkuntzara itzuli dute Korrikaren mezua
Arabiarrez ahoz jaso dugu 22. korrikaren mezua
Sarea fundazioko kideek arabiarrez helarazi digute 22. korrikaren mezua. Hemen dago ikusgai.
Amazighteraz ahoz ere jaso dugu korrikaren mezua
Sarea fundazioko kideek bideoz bidali digute haien ekarpena. Hementxe 22. korrikaren mezua amazighteraz.
Irlandarrek gaelikora itzuli dute 22. korrikaren mezua
Gaelikoz ere irakur daiteke 22. korrikaren mezua. Irlandarrek bat egin dute proposatutako erronkarekin. Bertan, gaelikoaren aldeko ekimena ere egin dute 2010etik, Rith.