Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Euskaltel Euskaltel

Chanson

HITZEKIN

Hitzekin, hitzekin, hitzekin...
Oinetakoak lotu
(e)ta utzi oinei libre,
belarretan ortozik
bilakatzen bide.
Mapetatik harago, mundu asko dago.
Sentitutakoa...
Sentitu (e)ta hitzekin.

(e)Ta berriro egin
Korrika zurekin,
arantzak erauzteko elkarren ederrez.
(e)Ta berriro egin
mundua zurekin...

Euripean kantari
ibiltzen ikasi;
ez egon atertu zain
(e)ta korrika hasi.
Berdin da non hasten den, orain beti
da hemen.
Pentsatutakoa...
Pentsatu (e)ta hitzekin.

(e)Ta berriro egin
Korrika zurekin
arantzak erauzteko elkarren ederrez.
(e)Ta berriro egin
mundua zurekin
beti baitago norbait hitz ekiteko
prest.

Hitzekin, hitzekin, hitzekin....

Neguko eguzkitan
erantzi azala;
beti ziur dago(e)nak
duda sor dezala.
Bizitza jendea da (e)ta jendea gara.
Sentitu, pentsatu...
Sentitu, pentsatu, hitzekin.

Hitzekin, hitzekin, hitzekin...
Zurekin....Hitzekin, zurekin....

Ane Garcia - Anari - Nerea Urbizu
FITXA TEKNIKOA

Korrika edizioa: 22 (2022)
Leloa: Hitzekin
Zuzendari artistikoa: Nerea Urbizu

ABESTIA

Ekoizpena: Tripulante Produce
Errealizazioa eta edizioa: Eymard Uberetagoena
Kamerariak: Diego Azanza
Laguntzaileak: Itsasne Ezkerro
Ekoizle laguntzaileak: AEK-Korrika
Aktoreak: Lekunberriko Ibarberri eskolako 4. mailako ikasleak, Ainara Unanua Arizmendi, Mikel Unanua Arizmendi, Omar Diop, Maddi Egiguren, Laia Igerategi, Itziar Ituño, Ramon Agirre, Begoña Ajuria Blanco, Mikaela Elizalde
Estrak: Baionako Bernat Etxepareko ikasleak (Laia Igerategi, Maddalen Duny-Pétré, Maddi Egiguren, Unax Egiguren, Itzal Aranzabal, Kattalin Harrispuru Diribarne, Garikoitz Agirre, Ainara Larralde, Lore Larralde), Aizarotz herria

BIDEOKLIPA

Izenburua: Hitzekin
Hitzak: Sustrai Colina
Musika: Nerea Urbizu
Abeslariak: Ane García, Anari, Nerea Urbizu
Musikariak:
Ander Zulaika: bateria
Itsaso Etxebeste: baxua
Eñaut Gaztañaga: gitarrak
Nerea Urbizu: pianoa
Grabaketa estudioa: Gaztain estudioa (Zestoa)
Nahasketa eta masterizazioa: Eñaut Gaztañaga

Bideoko irudiak honako tokietan grabatu dira:
Aizarotz
Baiona
Basauri
Baztan
Donostia
Iruñea
Lekunberri
Ondarroa


Eskerrak:
Lekunberriko Haur Eskola eta Elena,
Ibarberriko 4. maila, Ion Arretxea Unanuari
belazea eta traktorea uzteagatik, Aizarotz
herria, Ondarroako Kofradiako Angel,
Antiguako AEK.