Bartzelonako Euskal Etxea

Antolatzaileak

 

Bartzelonako Euskal Etxea

Placeta Montcada 1-3
Entrada per Arc de St Vicenç
08003 Barcelona
93 310 22 00

Aurkezpena

 

Korrika eguna eta egitaraua:
Apirialaren 1ean CAN BATLLÓn

10etan: Gosaria Euskal Etxean
10:30etan: Korrika Txikia Passeig del Born-en
11etan: KORRICURSA irteera
13etan: Can Batlló-ra helmuga
14:30etan: Bazkari herrikoia
17:30etan: Dantzaldia Aldats elektrotxarangarekin
20etan Kontzertuak: Egurra ta Kitto + Skasti + Huntza

Harremanetan jartzeko:
www.euskaletxea.cat
blog.euskaletxea.cat
https://www.facebook.com/Euskaletxea/
Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.

 

 

  

 500 lagun baina gehiago bildu ditu Korrikak Bartzelonan

 

Martxoaren 30etik Euskal Herri osoa zeharkatzen ari den Korrika Bartzelonara iritsi da iragan asteburuan, apirilaren 1ean. Jadanik tradizionala den Korricursaz gain herri-bazkaria, haurren jolasak, euskal kulturako erakustaldiak eta kontzertuak ere izan ziren.

Ekitaldiaren antolatzaile Centre Cultural Euskal Etxeak eta lagundu zuten bolondres ugarik argi utzi zuten euskara oso bizirik dagoen hitzkuntza dela. Euriak ez zituen beldurtu eta 600 pertsonek baino gehiagok parte hartu zuten hizkuntza txikiek mundua handiagoa dela azpimarratu zuen festa honetan.

Korrikaren nondik norakoak

Euskal Herria, euskararen lurraldea, Europan kokatzen da, Pirineoen mendebaldean. Zazpi probintziek osatzen dute, horietariko lau espainiar estatuan kokatuta daude eta hiru, berriz, estatu frantsesean. Euskara hizkuntza bakana da, ez du familia ezagunik eta bizirik dirauen Europako hizkuntza zaharrena da. Milioi bat hiztun baditu ere, hizkuntza minoritarioa da, bere jardun-eremuan gaztelera eta frantsesa inposatu baitira.

Hori dela eta hasi zen AEK, helduen euskalduntzearen aldeko erakundea, Korrika izenez ezagutzen den ibilbidea antolatzen 1980. urtean. 2.500 kilometro inguruko lasterketa honek euskara Euskal Herri osoan aldarrikatzea bilatzen du, 11egunetan zehar, orduko 24 orduetan, etengabe. Bi urtetik behin antolatzen da, eta aurtengoa hogeigarren edizioa da. Duen eragina mundu osoan nabari da, eta argi ikusi da asteburu honetan, Centre Cultural Euskal Etxeak egiten duen lanari esker.

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...