VENEZIA - ITALIA

Università Ca´ Foscari-ko Etxepare Institutuko Irakurletzako ikasleak, irakaslea eta bertan bizi diren euskaldunak. Bolognako lagunek ere parte hartuko dute.

Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.

Veneziako lehen KORRIKAren kronika

Gaur, apirilak 1, Veneziako historia luzeko lehenengo korrika egin dugu.

Goizeko 10,30etan tren-geltokiaren aurrean elkartu gara, asko kanpotik iristen baikinen. Trenetik jaitsi bezain laster petoa jarri eta pankarta ireki dugu.

Eta han lehenengo sorpresa izan dugu: ezagutzen ez genituen Bolognatik etorritako euskaldun batzuk gerturatu zaizkigu. "Hemen al da korrika? Ez genekien oso ondo San Marcoraino nola joan, eta berandu iristeko beldur ginen"

Elkartutako taldetxoko kideek elkarrekin zeharkatu ditugu turistaz josita zeuden San Marcorainoko kaleak, han genuen korrika hasteko hitzordua goizeko 11etan.

Eta Veneziako plaza nagusian sartzerakoan eguneko bigarren sorpresa: han ere euskaltzale gehiago zeuden korrika hasteko prest!

BatZuk Bolognatik, beste batZuk Bergamotik, Venetoko hainbat herrietatik edo Venezia bertatik iritsitakoak ziren. Italiarrak, euskaldunak, katalanak, valentziarrak eta salamancarrak... guztiak bat euskararen alde.

San Marcotik Bienalaren lorategiraino oihuka, tipi-tapa, pozik eta alai Korrika joan gara.

Goiz hunkigarria, ederra eta mundiala izan da.

Venezian ere euskararen alde!!!

https://www.facebook.com/Italian-euskaraz-535828576462650/

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...