Graz - Austria

Antolatzaileak

Grazeko euskaldun talde bat

Kontaktua: Izar Gorroñogoitia

Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.

 

 

 

Aurkezpena

Kaixo! Graz-en bizi garen lagun talde bat gara, Eusko Jaurlaritzak eskeintzen duen beka baten bitartez bertan lanean jarduten gabiltzanak. Lagun taldea osatzen dugunon artean badaude batzuk dagoeneko Graz-en urteak daramatzatenak eta beste batzuk, aldiz, aurten iritsi berriak garenak. Jakin badakigu dagoeneko Europako hainbat hiri desberdinetan euskara bultzatzea helburu duen KORRIKA egiten dela eta horren harira, guk ere aurtengo 21. KORRIKA egitea pentsatu dugu, hemen ere helburu berari eutsiz. Graz Austriako bigarren hiri handiena da eta daukan giro unibertsitarioarengatik ezaguna da. Duela 25 bat urtetatik erreferente kulturala izan da eta gaur egun ere izaten jarraitzen du. Urtean zehar ekintza kultural desberdinak antolatzen dira, guztien artean musikarekin erlazionatutakoek garrantzi handia dutelarik. Viennak musika klasikoaren ospea duen bezala, Graz-en musika modernoa nagusitzen da. Horrez gain, 2003an Europako hiriburu kulturala izan zen. Horren lekuko da Kunsthaus eraikin modernoa, artearen museo bezala definitzen dena.

Egitaraua

Ostirala, Apirilak 12
- 18:00etan: Material prestaketa
- 21:00etan: Herri bilera eta egitarauen banaketa 
 
Larunbata, Apirilak 13
- 9:30etan: Schlossberg-en bildu 
- 10:00etan: Korrikaren hasiera (Schlossberg)
- 10:30etan: Korrikaren amaiera (Jakominiplatz- Hauptplatz)
- 11:00etan: Talde argazkia (Hauptplatz)
- 12:30etan: Poteoa  
- 15:00etan: Herri bazkaria 
- 19:30etan: Erromeria 
- 23:00etan: Dom in Berg-en tragoak hartu (sarrerak aurrez erosi)