Antolaketan parte hartuz

Zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika Batzordean parte hartuz. sare sozialetan parte hartuz. Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan parte hartuz.

Diruz lagunduz

Korrikan bertan parte hartuz Korrika laguntzailea eginez 20. Korrikak ateratzen duen materiala erosiz. Korrikalarien peto edo bizkarrekoa hartuz, aurretiaz, AEKren edozein euskaltegitan zein Korrika dendetan, edo Korrika igarotzen den egunean bertan. Herriz herri egingo den Korrikaren aldeko diru-bilketan lagunduz, edo Korrikaren izenean Euskadiko Kutxan zabaldu den
kontu korrontean nahi den ekarpena eginez (3035 0072 02 0720037810).

Korrikaren berri emanez eta bere ospea hedatuz

Korrikaren webgunea bisitatuz (www.korrika.eus) eta Korrikaren aldeko sare sozialetan parte hartuz. Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan parte hartuz.

Korrikan bertan parte hartuz

20. Korrikaren hasieran eta amaieran parte hartuz: zatoz Otxandiora martxoaren 30ean eta Iruñera apirilaren 9an!

Bizkarrekoa jantzita korrika eginez; euskara ikasi, hitz egin eta euskaraz bizi nahi dugula erakusteko.

Enpresa eta saltegientzat

Korrika iragartzeko aterako diren euskarriak babestuz. Korrikalaria eskuratuz, zein Korrika laguna eginez. Kilometroak eskuratuz. Parte hartzeko modu hau erabili nahi dutenek Korrikaren bulegoetara jo dezakete.


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...