Animatu Korrika Laguntzailea izatera!

Korrika Laguntzailea kanpainak martxan jarraitzen du. Korrika diruz laguntzen dutenek, 12 euroren truke, Laguntzaile direla adierazten duen pina, Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izateko txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa eskuratuko dituzte.

Korrika Laguntzaile izan nahi duen orok AEKren edozein euskaltegitan eska ditzake pina, txartela eta katalogoa. Eskaria internet bidez ere egin daiteke. Horretarako, Korrika 19ren logotipoaren gainean egin klik.

AEKri eta Korrikari laguntzeko modua

AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik, 18 Korrika eta 34 urte igaro badira ere, herria euskAHALduntzen jarraitzeko laguntza behar du, inoiz baino gehiago.

Urteek aurrera egin badute ere, helduen alfabetatze eta euskalduntzerako dauden diru-laguntzak ez dira nahikoak. Iparraldeko eta Nafarroako ikasguen egoera larria da, eremu administratibo horietako euskaltegi eta gau-eskolek ez dute inondik ere behar dituzten diru laguntzak jasotzen, eta EAEko diru-laguntza politika oraindik ere ez da nahikoa.

                                                                 

Korrikak eta AEK-k behar zaituzte! Izan euskahaldun eta Korrika Laguntzaile!

 

Urtarrila 2015
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1

Ibilbidea

YouTube kanala

Korrikarekin bat!

Cikautxo