21. KORRIKA apirilaren 4tik 14ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Garestik Gasteiza, euskararen aldeko aldarria eginez. Baina ez da soilik Euskal Herrira mugatuko; izan ere, azken urteetan bezala, aurten ere KORRIKAREN lekukoa nazioarteko txoko guztietara iritsiko da.

AEK eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, KORRIKA txikiak eta egitarau bereziak antolatuko dira nazioarteko hainbat unibertsitate eta Euskal Etxetan.

Tartean, bigarren aldiz antolatu da dagoeneko abian den bideo-lehiaketa. Mundu osoko ikasleek euskararen aldeko aldarriak bidali dituzte bideo formatuan. AEKren YouTubeko kanalean jarri ditugu ikusgai; eta ikusleek gustukoenen alde bozkatzeko aukera dute, Klika eginaz, jakina!

Euskal Etxeetako bideoak.

Unibertsitateko Irakurletzetako bideoak.

“Atsegin dut” gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) irabaziko dute: munduko Euskal Etxeetatik bidalitako bideoen artean bozkatuenak eta nazioarteko unibertsitateetako irakurletzetatik jasotako bideo bozkatuenak. Irabazleek udan Euskal Herriko barnetegi batean egonaldia egiteko aukera izango dute euskararen ikaskuntzan sakondu eta Euskal Herria ezagutzeko.

Apirilaren 7a bitartean bozka daitezke bideoak, sartu AEKren YouTube kanalean, ikusi eta aukeratu zure gogokoena!

 

 

Azarotik gabiltza 21. KORRIKA herriz herri aurkezten, eta jakitera eman dugu dagoeneko lasterketaren xehetasun guztiak. Dena prest dago apirilaren 4tik 14ra euskararen lekuko eta aldarria Euskal Herriko bazter guztietatik eramateko; eta mugarria ospatu eta egitasmoari ongi etorria emateko, aurkezpen soziala izan dugu Iruñean gaur, martxoaren 20an.

Ekitaldiaren segimendua irakur daiteke Twitterreko HARI honetan.

Egin Klika HEMEN argazki galeria ikusteko.

 

Dagoeneko ikusgai dago “KALAPORTU. Sarrionandiaren lurralde poetikoa” ikuskizuna; eta hori gutxi balitz, KORRIKA kulturalaren bidez ere, “Gure oroitzapenak” filma Euskal Herriko hainbat txokotan egongo da.

Irailean estreinatu zen Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa, hamabi zinegilek sortua. Orain, gainera, Sarrionandiaren beraren ekarpena ere badakar filmak, hitzez zein ahotsez.

(Egin klika hemen filmaren webgunea ikusteko).

 

Euskaltegietan lantzeko 21. KORRIKAren inguruko bosgarren (eta azken) material sorta eskuragarri jarri du AEK-k, lasterketaren webgunean. Bildumaren izenburua “Egin Klik KORRIKAri!” da, eta didaktika saileko kideek diseinatu dute.

Azken bilduma hau eta aurreko lauak hemen daude eskuragarri:

Euskaltegietarako unitate didaktikoak.