Joan den astean, Donostiako San Telmo museoan*, 21. KORRIKAren aurkezpena burutu genuen. Ikusi informazio osoa hemen.

Zuri, beste behin, ESKERRIK ASKO, bai horixe! KORRIKA laguntzaileok zarete KORRIKAren zutabe nagusietako bat: KORRIKA bera abian jartzeko sostengu sarea osatzen duzue.

Hemendik aurrera, gure arteko komunikazioa indartuko dugu, eta zuen laguntza eskertzeko bide berriak ezagutuko dituzue, opari eta abantaila gehiago jaso dezazuen. Beraz, adi, laster gure berri izango duzu: webgunean propio egokituko dugun atalarekin, laguntzaileen buletinekin, eta abian jarri ditugun kanal berriekin.

Besterik ez, laster arte eta gozatu bideaz! Ikusi spota!

*Remigio Mendiburuk egin zuen lehen lekukoa bertan dago ikusgai AEK-k museoari egin zion dohaintzari esker. Pieza museoaren erakusketa iraunkorrean dago, museoak 70eko eta 80ko hamarkadetako euskal kulturari eskaintzen dion atalean.