korrika sare sozialakTxoko honetan eta gure sare sozialetan, KORRIKAri eta LAGUNTZAILEOI buruzko informazioa ikusi ahalko duzue; horrez gain, zuontzako WHATSAPP KANALA abian jarri dugu. Jaso ezazue KORRIKA LAGUNTZAILEOI dagokizuen zuzeneko informazioa gure Whatsapp kanal berriaren bidez!

Zer argitaratuko dugu?

Hilean behin, KORRIKA LAGUNTZAILEENTZAT garrantzitsuak diren oharrak argitaratuko ditugu: zozketaren saridunak, beherapen-katalogoko berritasunak, KORRIKAren azken ordukoak...

whatsapp ikonoaNola jaso dezaket informazioa?

Oso erraza da:

1. Zure kontaktuen zerrendan, AEK Whatsapp kanala izena jarrita, gehitu telefono-zenbaki hau: +34 946 46 40 00 (Oharra: garrantzitsua da zure kontaktuetan berdin-berdin idaztea: +34 946 46 40 00, + karakterea ere jarrita)

 2. Bidali “ALTA” hitza, Whatsappez, AEK Whatsapp kanala kontaktuari. Gure agendan jasoko dugu, eta, ondoren, datuen segurtasunari buruzko legeak babestua, gure mezuak jasoko dituzu.

Nola egin diezaioket uko informazioa jasotzeari?

Edozein unetan utz diezaiokezu informazioa jasotzeari. Horretarako, bidali mezua “BAJA” hitzarekin AEK Whatsapp kanala kontaktuari.

Jendeak ikus dezake nire telefono-zenbakia?

Ez. Geuk ikusiko dugu, beste inork ez. Informazioa hedapen-zerrenda baten bidez zabaltzen dugu, eta zerrenda horretan zenbaki guztiak ezkutuan daude.
Era berean, mezuari erantzun nahi badiozu, geuk bakarrik ikusiko dugu informazioa.