Adi! Zozketa berezi batekin gatoz!

Berri Txarrak taldearen azken kontzerturako bi sarrera bikoitz dauzkagu, Korrika Laguntzaileen artean zozketatzeko!

Parte hartu nahi baduzu, egin zaitez Laguntzaile martxoaren 22a baino lehen AEKren euskaltegietan eta lotura honetan. Eta dagoeneko laguntzailea bazara, zorionak! Ezer egin beharrik gabe hartuko duzu parte zozketan.

Martxoaren 22an emango dugu irabazleen berri orrialde honetan bertan. Klika!

Ohar garrantzitsua: Laguntzaile izateko Paypal bidez ordaintzen baduzue, ziurtatu posta-helbidea sartuta duzuela zuen kontuaren konfigurazioan.