Lasterketa erraldoiaz gain, munduan zehar ere badira KORRIKA batzuk. Izan ere, planeta osoan badaude 21. KORRIKAren alde Klika egin duten euskaltzaleak, eta ia kontinente guztietan gauzatuko dira edizio honekin lotutako ekimenak. Esteka hauetan horien berri topa dezakezue.

Bestalde, lasterketak Euskal Herritik kanpo harrapatzen bazaituzte, hemen duzue aukera gurekin edota nazioarteko antolatzaileekin harremanetan jartzeko. (Argibide gehiago nahi izanez gero, idatz ezazue helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

 

KORRIKA Munduan bideo-lehiaketa:

(Berria) Baditugu irabazleen izenak!

Euskal Etxeetako bideoen artean, La Platako (Argentina) Euskal Etxean euskara ikasten dabilen Enzo Dameliok irabazi du 1.470 “gustuko dut” jasota, eta irakurletzen artean, berriz, Mexiko Hiriko (Mexiko) UNAM unibertsitateko ikasleak gailendu dira 1.122 botorekin. Mexikarrek saria irabazten duten bigarren aldia da, duela bi urte ere eskuratu baitzuten. ZORIONAK bi irabazleei!

(Jatorrizko testua)

Horren harira, aurten ere ari gara elkarlanean Etxepare Institutuarekin, euskara eta euskal kultura nazioartean zabaltzeko erakunde publikoarekin. Beraien parte-hartze aktiboari esker esker, errazagoa egingo zaigu KORRIKAren aldeko mezua zabaltzea beren irakurlegoaren eta Euskara Munduan sareko kideen artean. Helburu horiekin, Etxeparek bideo laburren lehiaketa antolatuko du munduan zehar dituen irakurletzetako ikasleen artean eta Munduan Euskaraz sareko Euskal Etxetako ikasleen artean. Irabazleek AEKren barnetegietan egonaldia egiteko aukera izango dute.

Hemen, lehiaketaren gaineko informazioa eta parte-hartzen ari diren bideoak: