GARAIKIDEAK | Dantza entzun dezagun

AIKO taldea

Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak gara, bizi dugun garaiko kideak. Eta musika eta dantza horrela ulertzen dugulako sortu dugu Garaikideak: ordubete luzez, iturri zaharretik beti ur fresko eta berria edaten duen AIKO taldearen proposamena, tradizio bizia, gaurkoa, tradizioa bizirik dagoelako eta AIKO taldeko musika eta dantza maisuak ere gaur egun bizirik gaudelako. Guk sorturiko fandango, mazurka, jauzi, polka edo tango berrien estreinaldia, gure dantza aurrera gidatzen, baina hori bai, atzerako ispiluari sarritan begiratuz.

Dantza, musika eta gizakiaren mugimendua da, dena batean, dena elkar loturik. Musika eta dantza bat dira guretzat: Garaikideak ikuskizunean dantza entzungai eta musika ikusgarri egitera gatoz. Kontzertu dantzatua edo dantza entzunaldia.

Garaikideak kontzertua ere bada, lau musikari, gitarra, akordeoi, kontrabaxua eta txistua, dantza musika jotzen, eta AIKO Taldeko dantza maisuak oinekin kantuan, gorputz osoarekin musikaren bozgorailuaren lana egiten, dantzan. Eta emanaldi bakoitza ezberdina ere izanen da, inprobisazioa eta sorkuntza gure tradizioaren parte ere badelako.

Musikariak:
Alvaro García Martínez (gitarra)
Txus Aranburu Susperregi (akordeoia),
Amaiur Cajaraville Garmendia (kontrabaxua),
Sabin Bikandi Belandia (txistua).

Dantzariak:
Maitane Ruiz Arego
Onintze Azpeitia Ruiz
Katalin Zarate Arrieta
Anartz Ormaza Ugalde
Josu Garate Suinaga
Patxi Laborda Larrea

 LEHEN EMANALDIAK:

  • Otsailak 17: Berriozar (kultur etxea)
  • Martxoak 24: Agoitz (kultur etxea)