2013AN HASITAKOARI JARRAITUZ


2013an 25 herritan abiatu genuen Bertso Korrika ekimena: Korrika herriz herri girotzeko bertso zirkuitua, nagusiki ostatuetan egin zena, publikoan euskaltegiko ikasleak eta bertsozaleak elkartuz.
2015an beste hainbeste izan ginen, 29 herritako bertso-eskolek parte hartu genuen ekimenean:
ARABA: Kanpezu, Agurain, Oion, Laudio
BIZKAIA: Durango, Zornotza, Derio, Bilbo, Barakaldo, Algorta, Erromo, Gernika-Lumo, Zalla, Galdakao, Arrigorriaga, Deustu
GIPUZKOA: Andoain, Segura, Arrasate, Lasarte
NAFARROA: Larraun, Iruñea, Lizarra, Elizondo
XILABA: Azkaine, Itsasu, Hendaia, Urdiñarbe

PARTE HARTU NAHI?

2017eko martxoan hasiko da Korrikaren aurtengo edizioa. Horri loturik, 2013an zein 2015ean Bertso Korrikan parte hartu genuen herrioi eta parte hartu nahi duten bertso-eskola berriei eskaintzen zaigu aurtengo aukera, gurean Bertso Korrika antolatzeko.

BERTSO ZIRKUITU HONEN HELBURUAK:
• Korrika girotzea herrian
• Euskara ikasten ari direnek bertso saio bat entzutea (batzuentzat lehen aldia izango da); saioa euren neurrira egindakoa izatea, eta gustora aditzea. Bertsolaritzara hurbiltzea.
• Herriko bertsolariei eta bertsolari gazteei kantatzeko aukera ematea
• Kalean (ostatuan) euskaraz elkartzea herriko euskal hiztunak eta euskara ikasten ari direnak; hala euskara ikasten ari diren herritarrak ezagutzera emateko herrian, eta euskal hiztunek horiekiko harremanak euskaraz egin ditzaten eragiteko.
• Herriko bertso-eskolaren, euskaltegiaren/mintzalagun taldearen eta euskara elkartearen artean harremanak egitea.

HERRIKO BERTSO-ESKOLAK, EUSKALTEGIAK eta KORRIKA BATZORDEAK ANTOLATUTA

Gure herrian ditugun aukeren eta ohituren arabera, neurriko saioa edo ekimena antolatuko dugu, herriko bertso-eskolaren, euskaltegien eta Korrika Batzordearen artean. Proposamen gisa saio mota baten aukera luzatzen da hemen, eta bertso saioaren aurretik euskaltegian klase bat lantzea ere egokia izan daiteke.


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...