ENKARGUZ | Sormenaren ibaian

Xabier Zabala eta Andoni Egaña

Ikuskizuna

Enkarguz sormen proposamen bat da. Sormenaren artisautza publiko aurrean garatzeko proposamena. Bertatik bertara. Sormen prozesu baten agerpen konprimitua, azeleratua, ikusgarria, gardena.

Enkargua

Kanta bat egiteko enkargua ere bada. Bezeroak horrela nahi badu. Konposizio musikala, letra eta estudioan grabatzeko eskaintza. Musikari profesional zein interesgarri iristen den jendartearekin.

Xabier Zabalak eta Andoni Egañak, elkarrekin, hamaika abesti sortu dituzte. Hilabeteotako lanketa hau oholtza gainean jorratzeko jauzia egin dute. Musikaren eta hizkuntzaren artisauei Alberto De Abajo gehitu zaie, ikuskizunaren alde bisuala zainduz. Publikoak, pantailaren bitartez, sormen prozesuaren urratsak argiago jarraitzeko.

Helburua, kolorea, tonua… lore hostoak bailiran, publikoaren parte hartze ezinbestekoarekin orriulduko dituzte, unean uneko gaiari helduz, ezkutaturik bizi den abestia azaleratzeko.

Enkargu guztiek, baina, badute bere erantzunkizuna… eta arriskua ere bai! Sormen prozesu batean une emankorrak eta idorrak izan direlako, ibaiaren ubidean bezala, itsasoratu arte.

LEHEN EMANALDIAK:

  • Martxoak 7: Iruñea (Mendillorri Civivox)
  • Martxoak 15: Beasain (Igartza jauregia)
  • Martxoak 30: Tutera (Lourdesko zentro zibikoa)
  • Martxoak 31: Gasteiz (Oihaneder Euskararen Etxea)