AUTOBUSENTZAKO JARRAIBIDEAK
NON APARKATU? BIDAIARIAK NON UTZI?
Autobus guztiek 42.82195, -1.65788 koordenadatan aparkatu beharko dute, eta bertan utzi eta jasoko dituzte bidaiariak. Adi, parkinga giltzapean egonen da eta ordutegi zehatza egonen da autobusak sartu eta atera ahal izateko. 9:30-12:00 goizean eta 19:00-22:00 arratsaldean
ORDUTEGIA?
Adi ordutegiekin. Zuasti eta Arretik datozenak 10:40 baino lehenago edo 11:30 pasata iritsi beharko dira aparkalekura, bestela Korrika topatuko dute bidean. Zizurtik datozenak 11:00ak baino lehenago edo 11:30 pasata aparkatu beharko dute arrazoi beragatik.
NONDIK SARTU?
- Zizurtik
- Arretik
KOTXE eta KARABANENTZAKO APARKALEKUAK
Kotxez etortzen direnek ordaindu beharreko parkingez gain Alde zaharretik gertu bestelako parkinak dituzte.
OINEZKOENTZAKO JARRAIBIDEAK
Azken ekitaldia Sarasaten eginen da.
Baratxurien plazako gunean sukaldea eta barra irekita topatuko dute 10:30etatik aurrera. Autobusez datozenak bertatik pasako dira Alde Zaharrera doazela.
Korrika azken kilometroak egin nahi izanez gero Ejerzitoko etorbidera bideratu daitezela.