Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ahize Ahize
Sunday, 03 April 2022 12:05

Denok Donostiara, 22. KORRIKAren azken jaira!

Boulevard Zumardian bukatuko da KORRIKAren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, hilaren 10ean, aurreikusitako baino urtebete geroago. Gipuzkoako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Zurriola hiribidetik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea.

Hilaren 10eko bukaera-egun handia aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia gaur KORRIKAren arduradunek. Deialdia egin dute Euskal Herriko txoko guztietako jendea bertaratzeko, eta, era berean, uste dute Donostiako herritarrentzat nahiz eragileentzat hitzordu ederra izango dela, euskararen auzian lanean segitzeko akuilua.

Amaiera ekitaldia Boulevard Zumardian izango da, Udaletxearen ondoan. Lekukoa 12:30erako helduko dela aurreikusita dago. Une horretan, lekukoaren barruan doan mezu sekretuaren egilea nor den jakingo dugu, eta noski, mezuaren beraren edukia ere. Ekitaldi nagusiaren aurkezleak Bagera Elkarteak sortutako “atzean zuloa” proiektuaren aurpegiak izango dira; esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak, alegia.

Bestalde, azken eguneko arduradunak, Luix Intxauspek, azaldu du Donostiako jairako “dena prest dagoela”, eta egun osoa iraungo duela. Festa “handia bezain berritzailea” prestatu dute auzolanean, eta elkarlanean aritu den Donostiako antolaketa taldeak: gune desberdinetan sakabanatuta, publiko desberdinei begirakoa, egitarauan Donostiako kultur eragileen parte hartzea lehenetsia, eta abar.

Amaitzeko, bi ohar nabarmendu dira: batetik, eraso sexistarik gabeko eguna izateko, eta, bestetik, garraio publikoa erabiltzeko.

Informazio gehiagorako, klika egin HEMEN azken jaiaren atal berezira joateko!

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Last modified on Thursday, 20 October 2022 12:14
º