Ahize Ahize
Friday, 08 March 2024 12:16

23.KORRIKAren mezua suedieraz

Eskerrik asko Donostiako Lauaizeta BHI ikastetxeko lagunei itzulpenekin laguntzeagatik! Eta Lemiko irakasle eta ikasleei: Liisamaija Lehkonen and Sanni Kallio (irakasleak) + Rasmus, Niilo, Matias, Anni, Stella, Aino and Ella (ikasleak)

Suedieraz, hizkuntza gutxitua Finlandian.

 

 

 

 

 

 

 

 

Friday, 08 March 2024 11:52

23.KORRIKAren mezua hungarieraz

Az emberek büszkék arra, hogy mi vagyunk! Eskerrik asko Donostiako Lauaizeta BHI ikastetxeko lagunei itzulpenekin laguntzeagatik!

Hungariera, hizkuntza gutxitua da Errumanian.

 

 

 

 

 

 

23.KORRIKAren mezua lau haizeetara zabaldu nahi dugu. Donostiako Lauaizeta BHI ikastetxeko lagunek italierara itzuli dute.

 

 

 

 

Friday, 08 March 2024 10:45

23.KORRIKAren mezua Griko hizkuntzan

Griko hizkuntza Grezia Salentinako (Italian) hizkuntza gutxitua da. Bertan ere batu dira erronkara! onostiako Lauaizeta BHI ikastetxeko lagunei, eskerrik asko!

 

 

Thursday, 07 March 2024 20:26

Mumbai

Martxoak 17, igandea 7:30etan

Lekua: St Theresa High School Rd Number 24, Bandra West, Mumbai, Maharashtra 400050

Korrikaren ondoren, aperitibo txiki batekin indarberrituko gara The Bandra Gymkhana-n: 42, St Andrews Rd, Bandra West, Mumbai, Maharashtra 400050

Kontaktua: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Venezuelako Kontsulatuak Euskal Herrian bizi diren Venezuelako eta Latinoamerikako herritar guztiak gonbidatu ditu eurekin batera 23. KORRIKAn parte hartzera, euskal kulturara hurbiltzera eta euskarari babesa erakustera. Agerraldia egin zuten atzo (martxoak 6) ZIortza Bolibarren, eta kontsulatuak eskuratu duen kilometroan harrotasunez parte hartzera animatu ditu herritarrak.

Hitzordua martxoaren 20an izango da, KORRIKA Ziortza Bolibarretik pasatuko den egunean.

Argazkian, Glenna del Valle Cabello Venezuelako kontsul generala, Angelica Orozko Bilboko EH Bilduko zinegotzia, Andoni Lariz Ziortza-Bolibarko alkatea, Beñat Ibaibarriaga Simon Bolibar museoko teknikaria eta Orkatz Gandiaga AEK-ko arduraduna.

Argazkia: Lea-Artibaiko Hitza (eskerrik asko!)

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

 

 

Wednesday, 06 March 2024 17:08

Medellin

Martxoaren 16an, goizeko 10:00etan, Gure Mendietakoak Euskal Etxeak antolatuta.

Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Wednesday, 06 March 2024 17:04

La Plata

La Plata Euskal Etxeak antolatuta, martxoaren 16an, arratsaldeko 17:00etan, Plaza Malvinasen.

Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Wednesday, 06 March 2024 16:53

Bordele

Martxoaren 14an, Euskal Etxekoak antolatuta. Topa jatxetxean KORRIKA "ufatua" antolatu dute: ping-pong bola bat mugiarazi behar da, lasto batean ufatuz, Euskal Herriko maparen inguru osoa egin dezan. Baionan kilometroa egingo dute, KORRIKAren azken egunean!


Harremanetarako: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Wednesday, 06 March 2024 16:47

Tokyo

Martxoaren 16an, 15:30ean, Yoyogi parkean (Shibuya, Tokyo) hasiko da KORRIKA. Bukatutakoan, askaria parkean. Tokyoko unibertsitateko euskal irakurletzako ikasleek antolatuta


Harremanetarako: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

º