Praktikatu Praktikatu
Wednesday, 13 March 2024 12:36

Reunión Uhartea

Bideo hau helarazi digute Reunión Uhartetik KORRIKA babesteko.

 

 

Jon Zabala Arando (Amoroto, 1990) EHUko Gizarte Psikologia CCE ikertaldeko kidea da, eta psikologia sozialaren esparruan doktorea. Iaz bere ikerketa batek oihartzun handia izan zuen komunikabideetan, zientifikoki frogatu zuen KORRIKAn parte hartzeak eragin psikologiko positiboak dituela gizarte-ongizatean eta ahalduntze kolektiboan.

Zabalarekin hitz egiteko aukera izan genuen eta HONATX bere lanaren inguruan kontatu ziguna. (Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU).

KORRIKA hasteko 48 ordu baino gutxiago falta direnean, Jon Zabalak ondorengo hausnarketa partekatu izan du KORRIKArekin: "indarrean eta erne mantentzen gaituzten iturri bizigarriak eraiki ditugu bidean. Bizigarri horietako bat KORRIKA da".

Eskerrik asko, Jon, zure hitzek energia eman digute lanean harrotasunez jarraitzeko, eta bizipozaz KORRIKAri  hasiera emateko.

Batu denok KORRIKAra!!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

Tuesday, 12 March 2024 18:07

Reno

Martxoaren 17an, 11:00etan.

Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

CA de Ligams-eko lagunak ere erronkara batu dira eta 23.KORRIKAren mezua okzitanierara itzuli dute. Udaberrian La Passem antolatuko dute, okzitanieraren aldeko ekimena.

Redadeg-eko lagunak ere erronkara batu dira eta 23.KORRIKAren mezua bretoierara itzuli dute.

Derv KORRIKA lagunak ere bere ekarpena egin du, eta testua itzulita bidali digu.

Tuesday, 12 March 2024 12:12

Jarraitu KORRIKAri zuzenean

KORRIKA abiatzeko 48 ordu baino ez dira falta. Webgune honetan une oro KORRIKA nola doan zuzenean ikusteko aukera egongo da. Izan ere, 24 orduko jarraipena egongo da. Era berean, KORRIKAren argazkiak egunez egun zein bideokronikak topatuko dituzue webgunean zein sare sozialetan: 

Instagram
Facebook
Twitter/X
TikTok

Whatsappez nahiz Telegram kanaletan ere berariazko zabalpena egingo dugu. Kilometro guztietako bideoak KORRIKAren doako applikazioan. Deskargatu (IOS eta Android bertsioak eskuragarri)!

Komunikabide batzuek ere jarraipen berezia egingo diote 23.KORRIKAri, esaterako, BERRIA, NAIZ, EITB, HAMAIKA, KANALDUDE, TOKIKOM, NOTICIAS TALDEA, ARGIA, ARROSA SAREA, EUSKAL IRRATIAK, HITZA, ENPRESABIDEA, KULTURSHAREA, GAZTEZULO... 

BATU KORRIKARA, ETA IZAN KORRIKAREN BERRI KORRIKA.EUS WEBGUNEAN ZEIN SAREETAN!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Monday, 11 March 2024 21:09

Seul

Martxoaren 15ean. Basque Trade Investment-ek antolatuta. 14:00etan.

  • BTI Office Seul-en elkartu. 
  • City Hallen ibilbidea hasi, Gyeonggbugun palazioan bukatu            
  • Manifestua irakurriko da euskaraz eta korearrez. 



Harremanetan jartzeko:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Monday, 11 March 2024 20:30

Girona

Martxoaren 16an, KORRIKA Gironan, Centre civic eta Porqueres eta Gironako euskaldunek antolatuta.

Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Egitaraua:

 

Monday, 11 March 2024 20:02

Bagarelako, herriak harro! amazigheraz

Barakaldoko Agharas elkartearen eskutik, hemen amazigheraz, Afrikako Iparraldeko hizkuntza gutxitua:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

º