Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ahize Ahize

Kulturala

Zer da Korrika Kulturala?

Korrika Kulturalaren bitartez, jendarteari zerbait eskaini nahi diogu bueltan Korrikaren alde egindako lanagatik. AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez. Hemendik aurrera, batik bat, kultur sorkuntzarako bekaren bidez; izan ere 23. KORRIKAtik aurrera, Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia horrekin taxutuko dugu.

22. Korrikaren programazioa

Uhinak dokumentalaren emanaldiak

eRRe

Bertsoa eta antzerkia biltzen dituen emanaldia da eRRe; Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Oihana Arana ditu protagonista.

Martxoak 25, Zarautzen, Modelo Aretoan.
Apirilak 3, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean, 19:00.
Apirilak 9, Astigarragan, Erribera kulturgunean.

Kantu bat gara

Jon Maiak 30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, hainbat kantu ezagunen bertsioak jaso ditu ikuskizunean.

Martxoak 25, Igorren, Lasarte aretoan, 20:30.

Amua

Axut taldeak ekoitzitako antzezlana.

Martxoak 3, Iruñean, Nafarroako antzerki eskolan, 19:00.
Martxoak 19an, Maulen, Maule Bahitanen, 21:00.

Hautsi da anphora

Loraldia jaialdiarekin batera antolatutako ekimena da. Ruper Ordorikak, Bernardo Atxagaren testuak oinarri, musika emanaldiak egingo ditu. Jarraian biraren datak:

Martxoak 6an, Senperen, Larreko kultur gunean, 17:00etan.
Martxoak 10, Iruñan, Gayarre antzokian, 19:30ean.
Martxoak 11, Bilbon, Euskalduna jauregian, 20:00etan.
Martxoak 20, Eibarren, Coliseo antzokian, 19:00etan.
Martxoak 25, Gasteizen, Printzipal antzokian, 19:30ean.
Martxoak 27, Oreretan, Lekuona fabrikan, 18:30ean.

Antigone edo ezetzaren beharra

Horma Poster kolektiboak ekoitzitako antzezlana da.

Apirilak 9, Aguraingo Harresia antzokian, 17:00.
Apirilak 1, Donostia, Egiako kultur etxean.

Zorionak Marimotots!

Porrotx eta Marimotots ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira.

Martxoak 9, Tafallako Kulturgunean.
Martxoak 10, Lodosako Kulturgunean, 18:00.

Kultur sorkuntzarako BEKA

Image

AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.

  • Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.

  • Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKA kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.

  • Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko.