Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Euskaratu Euskaratu
Astelehena, 14 Martxoa 2022 10:36

Sariduna izan zara? Bidali argazkia!

Ostiralero hainbat sari zozkatzen dira Korrika laguntzaileen artean: asteburuko egonaldiak, otorduak, erosketa-bonoak, saskiak, etab. Hamaika babeslek egin dute 22. korrikaren aldeko ekarpena, eta horiei esker Euskal Herri osoan banatu dira opariak. Zu izan al zara saridunetako bat? Horrela bada, atera argazki bat saria gozatzen eta bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

Dagoeneko, 18 egun baino ez dira falta Korrika Amurriotik abiatzeko. Egun 9.400 inguru gara, eta Korrika amaitu orduko 11.000 Korrika laguntzaile izateko erronka proposatu dugu. Batu zaitez gure sarera!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!