Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ahize Ahize
Astelehena, 28 Martxoa 2022 10:39

Dena prest Amurrion 22. KORRIKAri hasiera emateko

Datorren ostegunean, martxoaren 31n, Amurrion hitzordu garrantzitsua du Euskal Herriko jendarteak; izan ere, 22. KORRIKA bertatik abiatuko da 16:30ean. Goizean goizetik giro ezin hobea izango da Amurrion, hainbat ekimen antolatuta baitaude.

Egun osoko jaia prestatu dute Amurrioko eta Aiaraldeko herritarrek 22. KORRIKAri hasiera emateko. Hasteko, txupinazoa eta kale animazioarekin girotuko da Amurrio, eta goizean hainbat ekimenek alaituko dute eguna eguerdiaren aurretik

Plazan izango da hasiera ekitaldia 16:00etik aurrera, Kaitin Allendek gidatuta eta Neomak taldearen parte-hartzearekin.

Mezua lekuko barruan sartuta, lehen kilometroa Amurrioko AEK euskaltegiko sei irakasleek egingo dute. KORRIKA ekimen zirraragarria da eta, horrez gain, KORRIKAren atzean euskararen eta euskaldunen, euskaltzale guztien eguneroko bizitza eta euskaraz bizitzeko nahia dago. Ideia horrekin, eta 6 lagun horien bidez, lehen kilometro horrek islatuko du alde batetik euskaraz bizitzeko kemena; eta bestetik Amurrion euskalduntze-lanak tinko aurrera egiteko KORRIKAk hauspo izan nahi duela.

Bizkaia bidean, lehendabiziko gauaren bila, Korrikak aurrera segitzen duen bitartean, Amurrion jaiak segituko du hainbat kontzertu eta ekitaldi tartean.

 

Amurrio KORRIKAren alde

Amurrio izango da ostegun honetako protagonista nagusia, bertako herritarrek eta Udalak egindako lanari esker. Hilabeteetako lana izan da, auzolan erraldoia, elkarlan handia burututa, eta ostegunerako Amurrio prest izango da 22. KORRIKAren hasierara etorriko diren herritar andanari behar bezalako harrera egiteko. Ohore handitzat jo dute bertakoek, Euskal Herriko 16 herrik baino ez dutelako KORRIKA hasiera ezagutu. Amurrioko Udalak eta AEK-k elkarlan-hitzarmena sinatu dute, eta, bertako euskara zinegotziak Julen Sasiainek deialdi berezia egin du ostegunean denok Amurrion elkartzeko.

Azkenik, azpimarratu behar da KORRIKA hasiera telebistaz (baita Internetez ere) nahiz irratiz jarraitu ahal izango dela zuzenean, hainbat hedabidek egingo dituzten saioei esker.

 

Hasiera eguneko informazioa guztia, hemen.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

Azken aldaketa: Osteguna, 20 Urria 2022 12:16