Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Inprimatu orri hau
Ostirala, 03 Abendua 2021 12:39

Pirritx, Porrotx eta Marimotsen omenaldi-ekitaldia Gure Zirkuan egingo da

Aurrera jarraitzen dute 22. KORRIKArekin lotutako ekintzek. San Telmoko aurkezpenean iragarri bezala, edizio honek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu. Omenaldi-ekitaldia urtarrilaren 7an izango da, iluntzeko 19:00etan, Tolosan, zirku baten mundu magiko baten barruan, Gure Zirkuarekin elkarlanean.

22. KORRIKAren aurkezpenean aipatu bezala, edizio honek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu; AEKren eledunen esanetan, «beren ibilbidean euskararekiko adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik; eta orainaldiari eta etorkizunari begira dauden eragileak direlako». Hala, KORRIKAk omenaldi-ekitaldi bat eskainiko dio pailazo taldeari, Gure Zirkua-rekin elkarlanean.

Ekimena urtarrilaren 7an izango da, iluntzeko 19:00etan, egun horretarako Gure Zirkuak izango duen Tolosako karpan. Omenaldia bera zirkuko espektakuluan txertatuko da, «eta erabat integratuta egongo da trapezista, malabarista eta pailazoen izpirituarekin» dio Asier Amondok, KORRIKAren arduradunak. «Izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots betidanik izan dira oso eragile aktibo; eta hori dela eta, ezin dugu irudikatu beraiek omentzeko bestelako modurik».

Ekitaldirako sarrerak webguneko online dendan eskuratu ahalko dira, abenduaren 9an, 10:00etatik aurrera.

Bestalde, ekimena iragartzeko KORRIKAk bideo bat argitaratu du, Pirritx Porrotx eta Marimotots beraien eta Iker Galartza Gure Zirkuaren zuzendariaren parte hartzearekin. Bideoa ikusgai dago AEKren sareetan.


 

34 urte transmisioa lantzen

Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez (Pirritx, Porrotx eta Marimotots) osaturiko pailazo taldea 34 urte dabil Euskal Herriko plaza eta agertokiak alaitzen. Ibilbide horretan, eta bestelako baloreren artean, euskararen transmisioa landu dute bereziki. Honen harira, Aitziber Balantzategik, AEKren Artezkaritza Kontseiluaren lehendakariak, 22. KORRIKAren aurkezpenean aipatu zuen: «Haiek transmisioa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) landu dute, eta zuzeneko eragina izan dute ume eta guraso askok euskararen hautua egin dezaten. Haiek, haien hitzekin, euskarari ekin zioten, eta eutsi egin diote».

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Azken aldaketa: Osteguna, 20 Urria 2022 12:22

Erlazionatutako elementuak