korrika munduan
New York
Martxoaren 16an, larunbata, eguerdiko 12:00-etatik 14:00-etara elkarrekin KORRIKA 2024 ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzea helburu duen ekimen honekin bat eginez.
Ekitaldi hau New Yorkeko Euzko Etxeak eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak elkarlanean antolatuta dago.
Ez zaitzala sasoian izateak kezkatu, ekintza honek ez baitu inoren iraupen-maila neurtzeko asmorik, elkarrekin ongi pasa eta New York hirian euskara ospatzea baita helburua!
Ekitaldiaren Xehetasunak:
Eguna: Martxoaren 16a, larunbata
Ordua: 12:00-2:00 pm
Elkargunea: Bartel-Pritchard Square, Prospect Park Southwest, Brooklyn, NY 11215
Ibilbidea:
Harremanetarako: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Mallorca
Mallorkako Euskal Etxeak antolatuta.
KORRIKA ARTÀ, POLLENÇA ETA PALMAN. Hiru egunez segidan ospatuko da, datorren ostiral, larunbat eta igandean, martxoaren 15, 16 eta 17an, Artà, Pollença eta Palman bertan hurrenez hurren, bertako udalak lankide.
Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Lima
Euskaletxea centro vasco Perúk antolatuta, martxoaren 16an.
Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Illinois
Bremen
Bremengo Euskal Kultur Elkarteak (BEKE) antolatuta, martxoaren 10ean. Hala ere, eguna gerturatu ahala, eguraldi txarra aurreikusten badute, martxoak 17ra atzeratuko dute.
BEKE Bremen eta inguruko euskaldun eta euskaltzaleentzako topagune bat da. Horretarako urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte eta, besteak beste, Korrika (bi urterik behin), nola ez.
- 11:00 aldera elkartuko dira, Unisee-aren ondoko Spielplatzean
- 12:00 – Korrika. Buelta txikia umeekin + buelta handia Unisee-aren inguruan + umeak beste aldetik itxaroten dute eta berriz bukaeraraino batzen dira.
- 13:00 – Piknik-a
- 14:00 – Euskal musika:
- 15:00 – Euskal futboleko derbia (umeei zuzendua): Errealaves (txuri-urdinak) vs Athletikuna (gorri ta.. txuriak)
Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Bogota
Bartzelona
Okzitaniako Tolosa
Valentzia
Martxoaren 23an Valentzian, KORRIKA. Laurak Bat eta Euskaltzaleok Euskal Etxeek antolatuta. Egun osoko egitaraua prestatu dute.
Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Washington
Basque Trade & Investmentek antolatuta.
Martxoak 17, goizeko 11:00etan.
Lekua: Smithsonian Metro exit
Korrikaren ondoren, aperitibo txiki batekin indarberrituko gara.
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Gehiago...
Montreal-Quebec
2024ko martxoaren 16n Korrika, Euskaldunak Quebec Euskal Etxeak antolatuta.
Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Valladolid
2024ko martxoaren 17an Korrika Valladoliden, Gure Txoko Valladolidek antolatuta. Korrika Txikia eta hamaiketakoa.
Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
London
2024ko martxoaren 23an Korrika Londonen, London Basque Society Euskal Elkarteak antolatuta, KORRIKA eta herri bazkaria.
Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Buenos Aires
Martxoaren 16an, larunbatean, 17:00etan. Korrika Buenos Airesen, Euskaltzaleak elkarteak eta Ciudad Autónoma de Buenos Airesek antolatuta. Korrika txikia egingo dugu Plaza de Mayotik Euskaltzaleak Euskal Etxeraera. Plaza de Mayon elkartuko gara eta Av. de Mayo hartuko dugu Av. 9 de Julioraino. Korrika egin eta gero trikipoteoa izango dugu San Telmo auzoan.
Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.