Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ibiltaria Ibiltaria

Etiketaren araberako elementuak bistaratzen: dokumentala

Gaur, otsailak 21, Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna da.

Honen harira, EHUk film maratoi bat antolatu du gaurko, “Ama hizkuntzak munduan eta zinean” izenekoa. Emanaldiak Gasteizeko EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian izango dira, goizeko 10:00etatik aurrera.

Euskarak, askotan gutxitua izan eta izaten den bestelako ama hizkuntza batek, tartea ere izango du maratoian, 20. KORRIKArako AEK-KORRIKAk ekoitzitako “BatZuk: Euskararen lau aurpegi” dokumentalaren emanaldiarekin.

Emanaldia 12:15ean izango da, eta programazio osoa streaming bidez ikusiko ahalko da esteka HONETAN.

“BatZuk” ikus-entzunezkoaren sinopsiak, bere aldetik, horrela dio:

Hizkuntza, Kultura, Mundu BatZUK. Euskal Herrian, hainbat modu daude euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan, horietako lau ezagutuko ditugu; lau herritarren bizitzetan sartuko gara, nor bere testuinguruan dagoela.
Euskalduna izateko milaka modu daude, eta Maikak, Danik, Anderrek eta Elenak, zein bere hizkuntza-aberastasun eta kultura-aniztasunetik, euskararekin bat egiten dute. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.

Honekin lotuta, gogoratu nahiko genuke Amets Arzallusek 18. KORRIKArako idatzitako mezua; hain zuzen ere, “Ama hizkuntza” izenekoa. HEMEN duzue irakurgai.

Non argitaratua: albisteak-22

“Heldu”, 15. KORRIKArako Unai Iturriagak idatzi eta zuzendutako ikus-entzunezkoa, ikusgai dago AEKren kanaletan.

2007ko martxoaren 22tik apirilaren 1era Karrantzatik Iruñera 2007ko martxoaren 22tik apirilaren 1era Karrantzatik Iruñera “Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, herriari! "Heldu euskarari!” lelopean atera zen kalera 15. KORRIKA. Ikus-entzunezkoan hainbat testigantza jasotzen dira: Beda Ajuria, Maialen Lujanbio, Marije Ramos, Sally Christopher eta Pantxo Ruizenak, besteak beste. Amaren Alabak taldearen parte hartzea ere izan zuen dokumentalak.

Egunotan aurreko Korriketako ikus-entzunezko materiala bildu eta eskuragarri jartzen ari gara AEKren sareetan. Proiektuaren parte ere bada “Heldu”-ren partekatze hau, eta aurki jarraituko dugu gainerako piezekin.

Adi AEKren kanalei!

Facebook
Instagram
Twitter
Mastodon

Non argitaratua: albisteak-22
Ostirala, 28 Urtarrila 2022 10:41

“Uhinak” 22. KORRIKAren dokumentala aurkeztu dugu

Aurreko edizioetan bezala, 22. KORRIKArako AEK-k ikus-entzunezko bat ekoitzi egin du. Oraingo honetan Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako lana izan da, eta “Uhinak” du izenburu. Dokumentala gaur aurkeztu da Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian, 22. KORRIKA hasiko den eskualdean.

Ikus-entzunezkoa emititu aurretik, Ane Labaka Mayoz sormen kolektiboko kideak dokumentalak zertan datza azaldu die bertaratutakoei. «KORRIKAren leloak bi zati dituen moduan (“Hitz” eta “Ekin”), geuk bi zati horietan bereizi dugu dokumentala», aipatu du bere hitzartzean Labakak. «Hasteko, bederatzi lagunen “hitzei” esker beste hainbeste errealitate linguistiko eta emozional ezagutzeko aukera izango du ikusleak. “Ekiteari” dagokion zatian, berriz, hitzek mundua eraikitzeko duten gaitasunaz hausnartzeko gonbita egingo zaio, Lorea Agirreren ahotsean eta KORRIKAko irudi zaharrekin lagunduta».

Asier Amondo KORRIKA arduradunak, bere aldetik, azpimarratu nahi izan du ikus-entzunezkoa Laudion aurkeztu dela, hau da, «Aiaraldean, 22. edizioari hasiera emango dion eskualdean». Izan ere, 22. KORRIKA Amurrion bertan hasiko da, martxoaren 31n.

Aurkezpenera hurbildu dira, besteak beste, Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskararen eta Gobernu Irekiaren zuzendaria, Ander Añibarro Laudioko alkatea, Joseba Vivanco Artziniegako alkatea, AEK-ko eledunak, Lorea Agirre kazetaria eta dokumentalean parte hartu duten hainbat lagun, Laboral Kutxako ordezkariak, eta Aiaraldeko euskaltegietako ikasle eta irakasleak.

Dokumentala ikusteko aukera andana

AEK-tik jakinarazi dutenez, “Uhinak” dokumentala ikusteko aukera anitz egongo dira datozen egunotan. AEK-k eta Korrika Batzordeek, esaterako, herriz herriko emanaldiak programatuko dituzte, udalerrietako areto zein euskaltegietan. Horretaz gain, aurreikusita dago otsailaren 24an telebistan ere estreinatuko dela, ETB1 katean; eta hortik aurrera Interneten ere egongo da ikusgai, AEKren YouTube kanalean.

Ikus-entzunezkoa Laboral Kutxaren laguntzaz ekoitzita izan da.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Non argitaratua: albisteak-22

Ostiralean, hilaren 28an, “Uhinak” dokumentala estreinatuko dugu Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian.

Ekitaldia iluntzeko 20:30ean hasiko da. Bertan, dokumentalaren egileak Txakur Gorria sormen kolektiboko kideek hartuko dute hitza, baita Asier Amondo KORRIKA arduradunak ere.

Emanaldira sartzeko sarrera doakoa da, baina interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute helbide honetan:

https://www.faktoria.eus/event/uhinak-korrikak-eta-txakur-gorriak-ekoitzitako-dokumentala-2022-01-28-126/register

Azkenik, behin estreinaldia eginda, datozen asteotan, hainbat herritan ere “Uhinak” lanaren emanaldiak programatuko dira. Era berean, laster, telebista nahiz Internet bidez zabalduko da.

Ikus-entzunezkoa LABORAL Kutxaren laguntzaz ekoitzita izan da.

 

Sinopsia eta trailerra

Horrela deskribatzen dute sinopsia dokumentalaren egileek: “Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan.”

Hemen trailerra:

 

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Non argitaratua: albisteak-22