Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
AEKn euskara irakasle izan nahi? AEKn euskara irakasle izan nahi?
Asteazkena, 30 Martxoa 2022 16:05

Serer hizkuntzan ere jaso dugu mezua

Sarea fundazioko lagunek serer hizkuntzan bidali digute Korrikaren mezua.

Asteazkena, 30 Martxoa 2022 15:01

Wolof hizkuntzara itzuli dute Korrikaren mezua

Sarea fundazioko kideek wolof hizkuntzaz helarazi digute Korrikaren mezua.

Asteazkena, 30 Martxoa 2022 14:19

e-Korrikaren ipuin sorta kaleratu du Mutualiak

Beste behin,  Mutualiak  e-Korrikako ipuinak liburua formatu digitalean kaleratu ditu eta, ahal bezain azkar, paperezko edizioan eskuratu ahal izango da. Hemendik deskargatu dezakezue.

Korrikaren 20. edizioan  KORRIKA sortzaileei egin zitzaien omenaldia, eta horien artean Urtsa Errasti dago, Mutualiako presidentea. Hori dela eta, Mutualiak ere omanaldia egitea erabaki zuen. Dagoeneko e-Korrikaren 2 edizio egin dituzte. Mutualiako langileek idatzitako ipuina da (horietako asko euskaraz ikasten ari dira) eta gainera hainbat esparrutako pertsona esanguratsuen laguntza ere izan dute. Oraingoz edizio digitalean dago eskuragarri.

Aurten e-Korrikaren 3. edizioa egingo dute. Aurrekoetan bezala, lekukoa e-maila izango da eta Mutualiako langileen artean bidaiatuko du. Edizio honetan, e-Korrikak ibilbide birtuala egingo du Mutualiako egoitzetatik eta kilometro bakoitzean Mutualiako langileek euren lana eta euskara uztartzen dituen mezu bat idatziko dute. Amaieran, mapa bat argitaratuko dute ibilbidea eta mezu guztiekin.

Mutualiak hamarkada bat darama lanean euskara ere lan eta zerbitzu hizkuntza izan dadin, eta e-Korrika proiektua lan munduan euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin sortu zen.

Asteazkena, 30 Martxoa 2022 13:43

Jarraitu KORRIKA zuzenean webgune honetan

Webgune honetan une oro KORRIKA nola doan zuzenean ikusteko aukera egongo da.

AEK-KORRIKAren webgunean eta sare sozialetan: Korrikaren argazkiak egunez egun, bideokronikak (Youtuben), 24 ordutako jarraipena, Twitter, Facebook eta Instagram bidez. Whatsappez nahiz Telegram-ez berariazko zabalpena.
EUSKAL HEDABIDEAK ELKARLANEAN: Amurrioko Korrika hasiera/zuzeneko saio berezia, Korrika zuzenean Amurriotik Donostiara eta Amaiera egunean berriro zuzenean/saio berezia. (Zuzeneko saio horiek telebistaz/Internetez/irratiz)
HAMAIKA TELEBISTA:
Zure kilometroa bideoz deskargatzeko aukera.
Eguneko Kronikak Korrikari buruz.
Gaueko saio bereziak Korrikari buruz.
Erreportaje-sorta berezia: KANTUZ KANTU. Korrika kantuz birgogoratuz.
Zozketak eta abar.
EITB:
Eguneroko streamingak eta ekitaldi nagusiak zuzenean, EITB Mediak jarraipen zabala eskainiko dio Korrikari. Tartean:
Gauetan, saio berezia, Biba Korrika! Korrikak irauten duen bitartean, astelehenetik ostegunera 21:25etik 21:45era izango da ikusgai
Sukalerrian/A Bocados/Itxi Liburuak/Hitzetik Hortzera...saioak Korrikarekin lotuak. Oro har, ia saio guztietan (ETB1/2, Euskadi Irratia/Radio Euskadi, albistegietan, lehiaketetan...)
“Egunean korrika Behin” partida berezia, azken jaiaren egitarauaren barruan.
Halaber Korrika hauspotu eta girotzeko EITBk furgoneta bat izango du pantaila handi batekin. Gune nabarmenetatik lasterketaren aurretik pasako da furgoneta eta bertako pantailan lasterketa nondik doan ikusi ahal izango da.
EKHE (NAIZ, GARA, NAIZ IRRATIA...). Saio berezia Amurriotik bertatik, baita Donostian ere. Etengabeko jarraipena irratian eta idatziz; eduki propioak, erreportajeak herri eta eskualde desberdinetako errealitatea jasoz.
KANALDUDE: Arratsaldeko, 19:00etan, "KORRIKA non, Kanaldude han" saio berezia emitituko dute KORRIKA pasatzen den herritik: Balmasedan, Gasteizeko Errekaleor auzo okupatuan, Artaxoan, Zarrakaztelun, Donaixtin, Errezun, Bilbon, Aulestin, Beasainen eta Baionan!
“Apirilaren 4 eta 9an ere Korrika zuzenean segitu kanalduden arratsaldeko 16:00tatik gauerdira”.
BERRIA. Etengabeko jarraipena, webgunean eta sareetan.. Kazetariak+kamera, Korrikan bertan. Berria telebistak 'Ekin!' saioa egingo du Korrikan egunero: 08:00etan, ibilbidea zabalduko dute sare sozialetan; 10:00etan, bideo kronika bat egingo dute Aperribaik eta Artolak —aurreko egunak eman duena eta egunak dakarrena aztertuko dute—; 16:00etan, elkarrizketaren txanda iritsiko da, eguneko Kilometro eta protagonista berezi batekin; eta 20:00etan, musikari batek egindako kanta emango dute —Korrikaren eguneko irudiak ikusiko dira abestia entzuten den bitartean—.
ARGIA. Etengabeko jarraipena, webgunean eta sareetan. Kazetariak, Korrikan bertan. Arratsaldero, kronika webgunean. Eduki propioak sortu, bideoak, elkarrizketak.
ARROSA SAREA. Jarraipen berezia, zuzeneko konexioak eguneroko magazinean: Zebrabidean. Kazetariak, Korrikan bertan.
NOTICIAS TALDEA. Lau hedabideetako webgunean KORRIKAren berariazko kanala.
Kazeta.eus.
Tokian tokiko hedabideetan, etengabeko jarraipena, han eta hemen. Esate baterako, Goiena.
Festaroren jarraipena:https://festaro.es/videos/korrika

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

Asteazkena, 30 Martxoa 2022 10:42

Arabiarrez ahoz jaso dugu 22. korrikaren mezua

Sarea fundazioko kideek arabiarrez helarazi digute 22. korrikaren mezua. Hemen dago ikusgai.

Asteazkena, 30 Martxoa 2022 10:33

Amazighteraz ahoz ere jaso dugu korrikaren mezua

Sarea fundazioko kideek bideoz bidali digute haien ekarpena. Hementxe 22. korrikaren mezua amazighteraz.

Gaelikoz ere irakur daiteke 22. korrikaren mezua. Irlandarrek bat egin dute proposatutako erronkarekin. Bertan, gaelikoaren aldeko ekimena ere egin dute 2010etik, Rith.

Asteartea, 29 Martxoa 2022 10:24

Guaranieraz jaso dugu KORRIKAren mezua

Hego Ameriketatik guaranieraz jaso dugu 22. korrikaren mezua.

Asteartea, 29 Martxoa 2022 09:43

Rio de Janeiro

Apirilaren 2an Rio de Janeiron, Teresopolis inguruan, hondartza partean egingo dute KORRIKA.

CA de Ligams-eko lagunak ere erronkara batu dira eta 22. korrikaren mezua okzitanierara itzuliko dute. Horrez gain, apirilaren 9an Baionan KORRIKAn hartuko dute parte eta udaberrian La Passem antolatuko dute, okzitanieraren aldeko ekimena.