Viña del Mar
Eguna zehaztu gabe. Laster informazio gehiago!
Necoechea
Eguna zehaztu gabe. Laster informazio gehiago!
Cachabuco (Argentina)
NIkaragua (León hiria)
Mexiko Hiria
Euskal Etxeko kideak eta UNAM irakurletzako ikasleak, KORRIKA Mexikon. Martxoaren 17an.
Korrika Txikia hirian zehar, herri bazkaria eta bazkaloste musikatua.
Alacant
Melbourne
Sydney
KORRIKA Sydneyn, Gure Txoko Euskal etxeak antolatuta. Martxoaren 24an, 11:30ean.
Gehiago...
Praga
2024ko martxoaren 16an Korrika Basque Trade Investmentek antolatuta. 16:30ean
Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Reunión Uhartea
Bideo hau helarazi digute Reunión Uhartetik KORRIKA babesteko.
EUSKALTEL FUNDAZIOAk eta AEK-KORRIKAk babesletza-akordioa sinatu dute
KORRIKA arduradun Ane Elordik eta Euskaltel Fundazioko zuzendari Sabino San Vicentek babesletza kontratua sinatu dute.
Euskaltel Fundazioak 23.KORRIKAren mezua lau haizeetara zabaltzen lagunduko dio KORRIKAri, eta langileek euskararen aldeko ekimenean parte hartuko dute Derion eta Donostian eskuratutako kilometroetan.
Euskaltel Fundazioa ere Harro Herri!
Egin zaitez laguntzaile
Korrika laguntzailea izatearen abantailak
-
Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...
-
Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
-
Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...
-
Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.
...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Eskerrik asko!
Dardara nabaritzen da erraietan. KORRIKA BADATOR!
Jon Zabala Arando (Amoroto, 1990) EHUko Gizarte Psikologia CCE ikertaldeko kidea da, eta psikologia sozialaren esparruan doktoregaia. Iaz bere ikerketa batek oihartzun handia izan zuen komunikabideetan, zientifikoki frogatu zuen KORRIKAn parte hartzeak eragin psikologiko positiboak dituela gizarte-ongizatean eta ahalduntze kolektiboan.
Zabalarekin hitz egiteko aukera izan genuen eta HONATX bere lanaren inguruan kontatu ziguna. (Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU).
KORRIKA hasteko 48 ordu baino gutxiago falta direnean, Jon Zabalak ondorengo hausnarketa partekatu izan du KORRIKArekin: "indarrean eta erne mantentzen gaituzten iturri bizigarriak eraiki ditugu bidean. Bizigarri horietako bat KORRIKA da".
Eskerrik asko, Jon, zure hitzek energia eman digute lanean harrotasunez jarraitzeko, eta bizipozaz KORRIKAri hasiera emateko.
Batu denok KORRIKAra!!
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!