Barnetegiak Barnetegiak
Larunbata, 06 Urtarrila 2024 09:40

Deskargatu KORRIKAren doako APP-a...

... eta HARRO HERRI!!

Aurtengo nobedadeen artean, KORRIKA app-a da aipagarriena; aurreko ediziotik hona, guztiz itxuraldatuta dator: hainbat atal berri ditu; adibidez, Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren baitan eramateko aukera eskaintzen du, mugikorrean bertan,. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen artean egiten diren zozketak (eta, noski, irabazleak) erakusten dira bertan.

Ibilbideari lotuta, arestian aipatu bezala, aplikazioak beste inon baino lehenago ikusteko aukera eskaintzen du, eta, hori gutxi ez balitz bezala, KORRIKA zuzenean jarraitzeko aukera ere emango du: furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute KORRIKA aurrerapenez ala atzerapenez datorren; hots, aplikazioaren erabiltzaileek une oro egiaztatu ahal izango dute nondik dabilen lasterketa. Horri lotuta, interesgarria da jakitea bilatzaile aurreratua duela: erraz ikusi ahal izango da non dagoen edozein herri, eskualde edo/eta kilometro.

Amaitzeko, aplikazioak aukera ematen du KORRIKAren inguruko jakinarazpen eta eta jakingarri garrantzitsuenen berri jasotzeko —orain arteko gertaerak, aurkezpena, abestia, ibilbidea...—. IOS zein Android bertsioentzat dago eskuragarri, eta lasterketa bitartean gerta litekeen edozein gorabeherari buruz ere informatuko du.

Deskargatu KORRIKAren APPa eta ekin KORRIKAri!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Osteguna, 28 Abendua 2023 17:01

Urte berri eta harro on!

Urte berrian, Harro Herri,

eta Harro euskaraz!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteazkena, 27 Abendua 2023 07:46

Balkoi eta leihoetan ere HARRO HERRI!

23.KORRIKA hasteko hiru hilabete baino gutxiago falta da, eta Euskal Herriko etxe eta balkoiak dotore janzten hasi dira, HARRO HERRI banderola koloretsuekin.

Dagoeneko banderola eskuratu baduzu, ipini etxeko balkoian, leihoan, zure saltokiko erakusleihoan.... atera argazkia eta partekatu gurekin sare sozialetan #HARROHERRI traolarekin.

Banderolak
5 euroan daude salgai, online dendan zein KORRIKA dendetan. Oihalezkoak dira, KORRIKAn ere ingurumenarekiko errespetuzko jarrerak sustatu nahi ditugulako. Hori dela eta, hainbat euskarritan plastikoaren erabilera murriztu edota baztertu dugu.

Eskuratu zurea berandu baino lehen. Erakus dezagun 'Harro Herri' komunitatea gero eta gehiagok osatzen dugula, eta egin diezaiogun harrera beroa eta koloretsua euskararen aldeko ekimen erraldoiari. Goazen gure etxeak harrotasunez apaintzera!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astelehena, 08 Urtarrila 2024 09:53

Gozatu BADON* Bilbo, Irun, Iruñea eta Baionan!

BADON* opera postdramatikoaren bira abian da. Hemen urtarrileko emanaldiak:

2024/01/12 BILBO. Euskalduna Jauregia. 19:30. Sarrerak HEMEN.
2024/01/13 IRUN. Amaia Kultur Zentroa. 19:00. Sarrerak Turismo bulegoan, Amaia KZren webgunean eta egunean bertan ordubete lehenago leihatilan
2024/01/18 IRUÑEA. Gayarre Antzokia. 19:00. Sarrerak HEMEN.
2024/01/21 BAIONA. Michel Portal Antzokia. 17:00. Sarrerak 10 euroan (Korrika Laguntzaileek 8 euroan), Baionako KORRIKA dendan (Pannecau 34) eta Baionako AEKn (Marengo 22) salgai.

BADON* zentzumenetarako gutizia da: baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatzen dute ikuskizuna.

Atal HONETAN informazio guztia topatuko duzue.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteartea, 02 Urtarrila 2024 08:25

6. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2024/01/05)

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen sariak eta irabazleak. Zorionak!

1.OLATZ FERNANDEZ DE AGIRRE GEBARA (Gasteiz). Sarako Erretera Goxoan bi lagunentzako asteburuko egonaldi bat, Urruñako La Ferme Ilharregui-Baita jatetxean afari bat bi lagunentzat, Zugarramurdiko Sorginen Museorako sarrera bikoitza, eta EHKOOP Garagardo Kooperatibak emandako 6 garagardoko sorta bat.

2. JOSE MARI URRA GARATEA (Atarrabia). Iruñeko Baserriberri jatetxean bazkari bat bi lagunentzat, Oteiza Museorako bi sarrera, Jakion etxeak emandako bi produktu-sorta, Gatikako Butroi upategiak emandako ardo kutxa bat.

3. IZASKUN BENITO PEREZ DE MENDIOLA (Gasteiz). Irungo Ola sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi menua, Donostiako Aquariuma bisitatzeko bi sarrera, Gasteizko Principal Antzokirako neguko abonu bat bikoitz, eta Gatikako Butroi upategiak emandako ardo kutxa bat.

4. MADALI CARPINTERO NABARRO (Eraso Imotz). Dimako Garena jatetxean bi lagunentzako afaria (eta edaria), Jakion etxeak emandako bi produktu-sorta, Bilboko Itsas Museumerako 2 sarrera, eta EHKOOP Garagardo Kooperatibak emandako 6 garagardoko sorta bat.

5. M.CARMEN GARRIDO REGIDOR (Gasteiz). Gasteizko Principal Antzokirako neguko abonu bat bikoitz, Jakion etxeak emandako bi produktu-sorta, Lautada Puzle Room ihes gelarako 5 pertsonentzako sarrera eta EHKOOP Garagardo Kooperatibak emandako 6 garagardoko sorta bat.

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Ostirala, 22 Abendua 2023 12:12

Eguberri on!

Urte berrian ere korrika egin dezagun gure hizkuntzen alde.

2024an hiru hitzordu: KORRIKA, LA PASSEM ETA AR REDADEG 

EGUBERRI ON!!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteazkena, 20 Abendua 2023 21:12

Gabon hauetan... oparitu KORRIKA!

Gabonak kantoiaren bueltan dira, eta... opari bila zabiltzala? Bada, oparitu KORRIKA, oparitu euskara!

Edizio honetan askotariko arropa eta osagarriak sortu ditu KORRIKAk, hainbat kolore, diseinu eta tailatan: izerditakoak, mauka laburreko edo luzeko kamisetak, botilak, agendak, giltzatakoak, kapelak, banderolak, KORRIKAn parte hartzeko petoa, motxilak... Ziur zure gustuko oparia topatuko duzula, zeure buruari egiteko edota lagun bati egiteko.

Etorri KORRIKA dendetara (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Baiona, Iruñea, Santurtzi, Beasain Markina-Xemein eta Oreretan) eta kuxkuxeatu. Gainera, Eguberrietan ordutegi berezia daukate. Ikusi hemen.

Eta dendaren batera ezin bazara hurbildu, KORRIKAren online denda egunero eta 24 orduz dago irekita. Sartu, begiratu, eta gustuko baduzu, gurditxorako hartu.

Halaber, Korrika Laguntzaile pina oparitzea ere aukera ona izan daiteke. 15 euroren truke, zure lagunak pina izateaz gain, hainbat abantailaz goza dezake: deskontuak, lehentasuna zenbait ekimenetan, astero zozketa potoloetan parte hartzeko aukera... Eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte izango da.

Egunotan arduraz kontsumitu, eta Gabon zoriontsuak izan. Harro herri, eta harro KORRIKAn!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Koparia enpresa 23. KORRIKAren arropa- eta merchandising-hornitzailea izango da. Euskararen aldeko ekimenaren antolatzaileek salduko diren produktuak ahalik eta jasangarrienak izatea nahi dute, hala materialei nola jatorriari dagokienez

KORRIKAk eta Kopariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Ondorioz, enpresa 203. KORRIKAren arropa- eta material-hornitzailea izango da. Horrela, euskararen lanketaren inguruko ekonomia zirkularra sustatu nahi dute.

Koparia Euskalgintzaren Kontseiluak bultzatutako merchandising- eta sustapen-zerbitzuen enpresa da, eta eskuratzen dituen irabazi guztiak euskararen normalizaziora bideratzen ditu.

Horretan laguntzeaz gain, xedea da KORRIKAren produktuak ahalik eta jasangarrienak izatea, materialei eta jatorriari dagokienez; hots, ahalik eta gehiena berton egina izango da. Beraz, harreman, bitarteko eta baliabide guztiak euskaraz izatea bermatzeaz gain, elkarlan hau eredu izango da jasangarritasunaren eta euskararen arloetan.

“Euskararen alde lanean gabiltzan eragileok bakoitzaren indarrak batuz komunitate osoak irabazten duela frogatu nahi dugu” adierazi dute Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusi, Ane Elordi KORRIKA koordinatzaile eta Aize Otaño AEK-ko Artezkaritza-kontseiluko kideak.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Bi entitateok lankidetzan aritzea adostu dute; hala, etorkizunean hainbat jarduera eramango dute aurrera elkarlanean, bion balio komunetan (jasangarritasuna, etika, euskararen aldeko sostengua…) oinarri hartuta.

Horren ondorioz, batetik, Goienerrek (lotura webgunera) AEK lehenetsiko du bere langileen formakuntzari begira, baita normalizazioan zein bestelako alorretan ere (aholkularitza-zerbitzua, esaterako). Era berean, kontzientziazio-tailerrak eskainiko dizkie AEKideei, eta hitzaldi/tailerrak Praktikatu egitasmoetako teknikariei eta parte hartzaileei. Itunaren ondoriozko aukeraz baliatuta, AEK-k zenbait unitate didaktiko sortuko ditu energiaren inguruan, baita Goienerrek euskararen erabileran izan ditzakeen behar pedagogikoan laguntza eman ere.

Bestetik, Goienerrek KORRIKAren babesleetako bat izaten jarraituko du: euskararen aldeko ekimenaren petoetan agertuko da energia kooperatibaren logotipoa. Halaber, Goienerrek salmenta erraztuko du bere bazkideen artean, eta kilometroren bat babestuko du.

Amaitzeko, azpimarratzekoa da harreman honek ez duela etekin ekonomikorik lortzeko asmorik, baizik eta, soilik, bi erakundeen arteko prestasuna areagotzea eta elkarlana sustatzea.

Irudian, AEK-KORRIKAko Ane Elordi eta Aitziber Balantzategi, eta Goinerreko Jokin Castaños eta Maite Solaguren

HARRO HERRI!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteartea, 19 Abendua 2023 08:02

5. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2023/12/22)

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen sariak eta irabazleak. Zorionak!

1. IÑAKI LAZKANO ORUETA (Oñati). Bergarako Lamaino Etxebarrin asteburuko egonaldi bat bi lagunentzat, El Agricultor Kontserbak emandako produktu-sorta bat eta Hernaniko Ibai Mendi Kirolak dendan erabiltzeko 50 euroko bale bat.

2. AMAIA SARRIONANADIA OLABARRI (Zornotza). Iruñeko Herriko Tabernan asteburuko bazkari bat bi lagunentzat, Martiko etxearen produktu-sorta bat, Iruñeko Basati Kirolak dendan erabiltzeko 100 euroko bale bat, Oteiza Museorako lau sarrera eta Otxandioko Hontza Extreme abentura parkerako sarrerak bost lagunentzat.

3. J. IÑAKI HERRERA BARTUREN (Bilbo). Bilboko Kalderapeko jatetxean bazkari bat bi lagunentzat, Jakion etxeak emandako bi produktu-sorta, Athletic Club museorako lau sarrera, Bilboko Itsas Museorako lau sarrera eta Chillida Leku bisitatzeko lau sarrera.

4. PAKEA REGAIRA SALVADOR (Iruñea). La Perla talasoterapiarako sarrerak bi lagunentzat, Martiko etxearen produktu-sorta bat, El Agricultor Kontserbak emandako produktu-sorta bat eta Donostiako Aquariuma bisitatzeko bi sarrera.

5. TXARO ETXEBERRIA SUESCUN (Iruñea). Iruñeko Gayarre Antzokian, urtarrilean 3an, “Arrain bat bezala” umeentzako antzerkirako bi sarrera; eta urtarrilaren 4an “Peer Gyntekin amesten” umeentzako kontzerturako beste bi sarrera.

6. ESPERANZA ARIZKUREN ATIENZA (Antsoain). Iruñeko Gayarre Antzokian, urtarrilean 3an, “Arrain bat bezala” umeentzako antzerkirako bi sarrera; eta urtarrilaren 4an “Peer Gyntekin amesten” umeentzako kontzerturako beste bi sarrera.

7. RIKARDO ANDUEZA RIPA (Anotz). Iruñeko Gayarre Antzokian, urtarrilean 3an, “Arrain bat bezala” umeentzako antzerkirako bi sarrera; eta urtarrilaren 4an “Peer Gyntekin amesten” umeentzako kontzerturako beste bi sarrera.

8. JON MOSCOSO ZAS (Berriozar). Iruñeko Gayarre Antzokian, urtarrilean 3an, “Arrain bat bezala” umeentzako antzerkirako bi sarrera; eta urtarrilaren 4an “Peer Gyntekin amesten” umeentzako kontzerturako beste bi sarrera.

9. MARIA DEL CARMEN MURILLO ZABALZA (Iruñea). Iruñeko Gayarre Antzokian, urtarrilean 3an, “Arrain bat bezala” umeentzako antzerkirako bi sarrera; eta urtarrilaren 4an “Peer Gyntekin amesten” umeentzako kontzerturako beste bi sarrera.

10. AINTZANE BULDAIN AZANZA (Iruñea). Iruñeko Gayarre Antzokian, urtarrilean 3an, “Arrain bat bezala” umeentzako antzerkirako bi sarrera; eta urtarrilaren 4an “Peer Gyntekin amesten” umeentzako kontzerturako beste bi sarrera.