Bizi euskara hurbiletik Bizi euskara hurbiletik
Osteguna, 11 Urtarrila 2024 07:21

23. KORRIKAren ibilbidea ezagutzera eman du AEK-k

23. KORRIKAren ibilbidea ezagutarazi du, gaur, AEK-k. Edizio honetan, euskararen aldeko ekimen erraldoia Irundik aterako da martxoaren 14an, eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Baionan amaituko da, martxoaren 24an. Ibilbidearen xehetasunak KORRIKA aplikazioan azaldu dira esklusiban, eta bertan zein webgunean kontsulta daiteke nondik igaroko den 2.700 kilometroko lasterketa. Kilometroak erreserbatzeko aukera, berriz, otsailaren 1ean zabalduko da.

Ohiturari jarraikiz, aurreko KORRIKA amaitu zen herrialde berean hasiko da oraingoa: Gipuzkoan, hain zuzen ere. Aurkezpen-egunean iragarri bezala, Irunek emango dio hasiera, eta bertako San Juan plazatik abiatuko da, arratsaldeko lauretan. Lehendabiziko egunean, Gipuzkoa eta Lapurdi artean ibiliko da KORRIKA, eta azken lurralde horretan arratsaldeko bostak pasatxo sartuko da, Hendaiatik. Hala, Lapurdin emango du lehendabiziko eguna, eta bertan egongo da ordu txikiak arte, Nafarroa Beherean murgildu arte, Donoztiritik. Gau berean, Zuberoara igaroko da eta, bertako hiriburua zeharkatu ondoren, berriro itzuliko da Nafarroa Beherera.

Martxoaren 15ean, ostirala, Nafarroara egingo du jauzi KORRIKAk Azkarate herritik, eta bertan emango du asteburu osoa. Bortzirietatik hasita, Pirinioak izango ditu helburu, eta handik hegoaldera egingo du, Iruñera arratsaldeko bostak eta laurdenetan heltzeko. Hiriburua utzita, Erriberako norabidea hartuko du; gero, iparralderantz egin eta, Lodosa zein Lizarra atzean utzita, Arabako lurretan sartuko da Mendialdetik.

Martxoaren 18an, beraz, Araba aldez alde zeharkatuko du, eta Gasteiza arratsaldeko zazpi eta erdietan ailegatuko da. Hala, gaueko hamarretan, Arabako hiriburuko alde zaharraren txanda izango da KORRIKAri harrera egin eta jarraipena emateko. Ondoren, Lautadara abiatuko da, goizeko ordu bietan bere herriburura, Agurainera, helduta. Ordurako, martxoak 19, asteartea, izango da, eta egun horretako egunsentiarekin batera utziko du KORRIKAk Araba, Nafarroako Sakanan sartzeko, Ziorditik; Altsasu, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Irurtzun... eskuz esku ibiliko da lekukoa, eta Gipuzkoa izango da hurrengo herrialdea.

Leitza eta Goizueta atzean utzirik —azken herri horretatik KORRIKA ez zen igaroa 2009tik—, Hernanitik sartuko dira korrikalariak 20:20 aldera. Hortaz, aurreikuspenek kale egin ezean, martxoaren 20ko asteazkena izango da lasterketa Gipuzkoako kostaldera heltzerako; gaueko hamabiak aldera iritsiko da itsasertzera: ordurako, Oriora helduta egongo da, ondoren Zarautz eta Zumaiara jarraitzeko asmoz.

Tipi-tapa! Atsedenik hartu gabe, Debagoiena izango da hurrengo helmuga, handik Debabarrenera jarraitzeko: Bergara, Elgeta, Eibar, Elgoibar... Goiz osoa Gipuzkoan eman eta gero, Mutrikuk esango dio “hurrena arte” egun eta lurralde horietan, 14:11n.

Bizkaiko kostaldetik asko aldendu gabe ibiliko da ondoren: Ondarroa, Lekeitio, Elantxobe... Gernikan 23:04an agertu arte. Itsasaldetik berriro ere gehiegi urrutiratu barik, martxoak 21, osteguna, izango da Bermeora heldutakoan, gaueko 01:31n. Egun horretan ailegatuko, bestalde, Bilbora, ia bostetan puntuan: 16:59an. Ondoren, Ezkerraldea zeharkatu du, eta, gerora, Meatzalde eskualderantz joko du, non 23:15 eta 02:00 bitarte ibiliko den.

Hurrengo eguna ere, martxoak 22, Bizkaian emango du KORRIKAk, nahiz eta une batez Araban sartuko den, Artziniega eta Aiaraldea bisitatzeko. Otxandio izango da Bizkaiko azken herria, dagoeneko, martxoak 23, larunbatean, 00:12an. Asteburua helduta, iparralderantz joko du beste behin, Goierritik igarota, azkenik, Donostiara heltzeko 19:22an.

23. KORRIKAren azken orduak Gipuzkoatik Lapurdirako bidean izango dira, Nafarroara zertxobait sartuta: Oiartzun, Lesaka, Bera, Sara, Senpere, Biarritz, Angelu... Igandeko gau eta goizean zeharkatuta, Baionarat iritsiko da azkenik, eguerdian, 12:30ak aldera. Mezua irakurriko dute ondoren, eta amaierako jai handia 13:30etik aitzina dago aurreikusia.

KORRIKA aplikazioa

Aurtengo nobedadeen artean, KORRIKA app-a da aipagarriena; aurreko ediziotik hona, guztiz itxuraldatuta dator: hainbat atal berri ditu; adibidez, Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren baitan eramateko aukera eskaintzen du, mugikorrean bertan,. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen artean egiten diren zozketak (eta, noski, irabazleak) erakusten dira bertan.

Ibilbideari lotuta, arestian aipatu bezala, aplikazioak beste inon baino lehenago ikusteko aukera eskaintzen du, eta, hori gutxi ez balitz bezala, KORRIKA zuzenean jarraitzeko aukera ere emango du: furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute KORRIKA aurrerapenez ala atzerapenez datorren; hots, aplikazioaren erabiltzaileek une oro egiaztatu ahal izango dute nondik dabilen lasterketa. Horri lotuta, interesgarria da jakitea bilatzaile aurreratua duela: erraz ikusi ahal izango da non dagoen edozein herri, eskualde edo/eta kilometro.

Amaitzeko, aplikazioak aukera ematen du KORRIKAren inguruko jakinarazpen eta eta jakingarri garrantzitsuenen berri jasotzeko —orain arteko gertaerak, aurkezpena, abestia, ibilbidea...—. IOS zein Android bertsioentzat dago eskuragarri, eta lasterketa bitartean gerta litekeen edozein gorabeherari buruz ere informatuko du.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteazkena, 10 Urtarrila 2024 11:27

7. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2024/01/12)

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen sariak eta irabazleak. Zorionak!

1. BEGOÑA RODRIGUEZ AZKORRA (Bermeo). Etxebarriko Antsotegi hotelean bi lagunentzako gau bat, afaria eta gosaria; Gasteizko Principal Antzokirako neguko abonu bat bikoitz eta Saltus Garagardoak emandako sei aleko sorta bat.

2. MAITANE IZA ATXUTXA (Dima). Bilboko Kalderapeko jatetxean bazkari bat bi lagunentzat, Mallabiko Mañeko Azpi Hotelak emandako saski bat, Bilbao Basket ikusteko (urtarrilaren 27an) 3 sarrera bikoitz eta Gatikako Butroi upategiak emandako ardo kutxa bat.

3. LOREA UGARTE LASKURAIN (Gasteiz). Zuiako Atabaka jatetxean bazkari bat bi pertsonarentzat, Donostiako Aquariuma bisitatzeko bi sarrera, Gasteizko Principal Antzokirako neguko abonu bat bikoitz, eta Saltus Garagardoak emandako sei aleko sorta bat.

4. XABI BALLARAN (Erratzu). Iruñeko Geltoki jatetxean lau lagunentzako afari bat produktoreekin (afari edo bazkari normal batengatik ere trukatu ahalko da), Oteiza Museorako lau sarrera eta Mallabiko Mañeko Azpi hotelak emandako saski bat.

5. KARLOS KOROSO ARRIAGA (Gasteiz). Gasteizko Principal Antzokirako neguko abonu bat bikoitz, Elgoibarko Iriondo Kirolak dendarako 50 euroko erosketa-txartela, Donostiako Aquariuma bisitatzeko bi sarrera eta Saltus Garagardoak emandako sei aleko sorta bat.

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Larunbata, 06 Urtarrila 2024 09:40

Deskargatu KORRIKAren doako APP-a...

... eta HARRO HERRI!!

Aurtengo nobedadeen artean, KORRIKA app-a da aipagarriena; aurreko ediziotik hona, guztiz itxuraldatuta dator: hainbat atal berri ditu; adibidez, Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren baitan eramateko aukera eskaintzen du, mugikorrean bertan,. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen artean egiten diren zozketak (eta, noski, irabazleak) erakusten dira bertan.

Ibilbideari lotuta, arestian aipatu bezala, aplikazioak beste inon baino lehenago ikusteko aukera eskaintzen du, eta, hori gutxi ez balitz bezala, KORRIKA zuzenean jarraitzeko aukera ere emango du: furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute KORRIKA aurrerapenez ala atzerapenez datorren; hots, aplikazioaren erabiltzaileek une oro egiaztatu ahal izango dute nondik dabilen lasterketa. Horri lotuta, interesgarria da jakitea bilatzaile aurreratua duela: erraz ikusi ahal izango da non dagoen edozein herri, eskualde edo/eta kilometro.

Amaitzeko, aplikazioak aukera ematen du KORRIKAren inguruko jakinarazpen eta eta jakingarri garrantzitsuenen berri jasotzeko —orain arteko gertaerak, aurkezpena, abestia, ibilbidea...—. IOS zein Android bertsioentzat dago eskuragarri, eta lasterketa bitartean gerta litekeen edozein gorabeherari buruz ere informatuko du.

Deskargatu KORRIKAren APPa eta ekin KORRIKAri!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Osteguna, 28 Abendua 2023 17:01

Urte berri eta harro on!

Urte berrian, Harro Herri,

eta Harro euskaraz!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteazkena, 27 Abendua 2023 07:46

Balkoi eta leihoetan ere HARRO HERRI!

23.KORRIKA hasteko hiru hilabete baino gutxiago falta da, eta Euskal Herriko etxe eta balkoiak dotore janzten hasi dira, HARRO HERRI banderola koloretsuekin.

Dagoeneko banderola eskuratu baduzu, ipini etxeko balkoian, leihoan, zure saltokiko erakusleihoan.... atera argazkia eta partekatu gurekin sare sozialetan #HARROHERRI traolarekin.

Banderolak
5 euroan daude salgai, online dendan zein KORRIKA dendetan. Oihalezkoak dira, KORRIKAn ere ingurumenarekiko errespetuzko jarrerak sustatu nahi ditugulako. Hori dela eta, hainbat euskarritan plastikoaren erabilera murriztu edota baztertu dugu.

Eskuratu zurea berandu baino lehen. Erakus dezagun 'Harro Herri' komunitatea gero eta gehiagok osatzen dugula, eta egin diezaiogun harrera beroa eta koloretsua euskararen aldeko ekimen erraldoiari. Goazen gure etxeak harrotasunez apaintzera!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astelehena, 08 Urtarrila 2024 09:53

Gozatu BADON* Bilbo, Irun, Iruñea eta Baionan!

BADON* opera postdramatikoaren bira abian da. Hemen urtarrileko emanaldiak:

2024/01/12 BILBO. Euskalduna Jauregia. 19:30. Sarrerak HEMEN.
2024/01/13 IRUN. Amaia Kultur Zentroa. 19:00. Sarrerak Turismo bulegoan, Amaia KZren webgunean eta egunean bertan ordubete lehenago leihatilan
2024/01/18 IRUÑEA. Gayarre Antzokia. 19:00. Sarrerak HEMEN.
2024/01/21 BAIONA. Michel Portal Antzokia. 17:00. Sarrerak 10 euroan (Korrika Laguntzaileek 8 euroan), Baionako KORRIKA dendan (Pannecau 34) eta Baionako AEKn (Marengo 22) salgai.

BADON* zentzumenetarako gutizia da: baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatzen dute ikuskizuna.

Atal HONETAN informazio guztia topatuko duzue.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteartea, 02 Urtarrila 2024 08:25

6. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2024/01/05)

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen sariak eta irabazleak. Zorionak!

1.OLATZ FERNANDEZ DE AGIRRE GEBARA (Gasteiz). Sarako Erretera Goxoan bi lagunentzako asteburuko egonaldi bat, Urruñako La Ferme Ilharregui-Baita jatetxean afari bat bi lagunentzat, Zugarramurdiko Sorginen Museorako sarrera bikoitza, eta EHKOOP Garagardo Kooperatibak emandako 6 garagardoko sorta bat.

2. JOSE MARI URRA GARATEA (Atarrabia). Iruñeko Baserriberri jatetxean bazkari bat bi lagunentzat, Oteiza Museorako bi sarrera, Jakion etxeak emandako bi produktu-sorta, Gatikako Butroi upategiak emandako ardo kutxa bat.

3. IZASKUN BENITO PEREZ DE MENDIOLA (Gasteiz). Irungo Ola sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi menua, Donostiako Aquariuma bisitatzeko bi sarrera, Gasteizko Principal Antzokirako neguko abonu bat bikoitz, eta Gatikako Butroi upategiak emandako ardo kutxa bat.

4. MADALI CARPINTERO NABARRO (Eraso Imotz). Dimako Garena jatetxean bi lagunentzako afaria (eta edaria), Jakion etxeak emandako bi produktu-sorta, Bilboko Itsas Museumerako 2 sarrera, eta EHKOOP Garagardo Kooperatibak emandako 6 garagardoko sorta bat.

5. M.CARMEN GARRIDO REGIDOR (Gasteiz). Gasteizko Principal Antzokirako neguko abonu bat bikoitz, Jakion etxeak emandako bi produktu-sorta, Lautada Puzle Room ihes gelarako 5 pertsonentzako sarrera eta EHKOOP Garagardo Kooperatibak emandako 6 garagardoko sorta bat.

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Ostirala, 22 Abendua 2023 12:12

Eguberri on!

Urte berrian ere korrika egin dezagun gure hizkuntzen alde.

2024an hiru hitzordu: KORRIKA, LA PASSEM ETA AR REDADEG 

EGUBERRI ON!!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteazkena, 20 Abendua 2023 21:12

Gabon hauetan... oparitu KORRIKA!

Gabonak kantoiaren bueltan dira, eta... opari bila zabiltzala? Bada, oparitu KORRIKA, oparitu euskara!

Edizio honetan askotariko arropa eta osagarriak sortu ditu KORRIKAk, hainbat kolore, diseinu eta tailatan: izerditakoak, mauka laburreko edo luzeko kamisetak, botilak, agendak, giltzatakoak, kapelak, banderolak, KORRIKAn parte hartzeko petoa, motxilak... Ziur zure gustuko oparia topatuko duzula, zeure buruari egiteko edota lagun bati egiteko.

Etorri KORRIKA dendetara (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Baiona, Iruñea, Santurtzi, Beasain Markina-Xemein eta Oreretan) eta kuxkuxeatu. Gainera, Eguberrietan ordutegi berezia daukate. Ikusi hemen.

Eta dendaren batera ezin bazara hurbildu, KORRIKAren online denda egunero eta 24 orduz dago irekita. Sartu, begiratu, eta gustuko baduzu, gurditxorako hartu.

Halaber, Korrika Laguntzaile pina oparitzea ere aukera ona izan daiteke. 15 euroren truke, zure lagunak pina izateaz gain, hainbat abantailaz goza dezake: deskontuak, lehentasuna zenbait ekimenetan, astero zozketa potoloetan parte hartzeko aukera... Eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte izango da.

Egunotan arduraz kontsumitu, eta Gabon zoriontsuak izan. Harro herri, eta harro KORRIKAn!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Koparia enpresa 23. KORRIKAren arropa- eta merchandising-hornitzailea izango da. Euskararen aldeko ekimenaren antolatzaileek salduko diren produktuak ahalik eta jasangarrienak izatea nahi dute, hala materialei nola jatorriari dagokienez

KORRIKAk eta Kopariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Ondorioz, enpresa 203. KORRIKAren arropa- eta material-hornitzailea izango da. Horrela, euskararen lanketaren inguruko ekonomia zirkularra sustatu nahi dute.

Koparia Euskalgintzaren Kontseiluak bultzatutako merchandising- eta sustapen-zerbitzuen enpresa da, eta eskuratzen dituen irabazi guztiak euskararen normalizaziora bideratzen ditu.

Horretan laguntzeaz gain, xedea da KORRIKAren produktuak ahalik eta jasangarrienak izatea, materialei eta jatorriari dagokienez; hots, ahalik eta gehiena berton egina izango da. Beraz, harreman, bitarteko eta baliabide guztiak euskaraz izatea bermatzeaz gain, elkarlan hau eredu izango da jasangarritasunaren eta euskararen arloetan.

“Euskararen alde lanean gabiltzan eragileok bakoitzaren indarrak batuz komunitate osoak irabazten duela frogatu nahi dugu” adierazi dute Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusi, Ane Elordi KORRIKA koordinatzaile eta Aize Otaño AEK-ko Artezkaritza-kontseiluko kideak.