24-25 Ikastureko aurrematrikula 24-25 Ikastureko aurrematrikula

Oharra: iritzi artikulu hau gaztelaniaz zabaldu dugu erdal prentsa idatzian.

Sinatzaileak: KORRIKA arduradun Ane Elordi Alburquerque eta AEKren Artezkaritza kide Aitziber Balantzategi Ibargoitia.

 

Una comunidad orgullosa del euskera:  HARRO HERRI, KORRIKA

Recientemente, en AEK os presentamos la vigésima tercera edición de KORRIKA. No será hasta el 14 de marzo cuando estemos de nuevo en la carretera, tipi-tapa, tipi-tapa; pero puede decirse que la próxima edición de KORRIKA está ya muy viva. No en vano, hasta ese mismo día tenemos en marcha un sinfín de iniciativas.

Este año, KORRIKA quiere ser la reivindicación alegre y firme de una comunidad, de un pueblo: “HARRO HERRI”. Teniendo muy presente la demostración de fuerza de la anterior edición, en AEK, queremos seguir extendiendo el movimiento en favor del euskera: “movamos el pueblo del euskera hasta movilizar el entorno”.

 

KORRIKA CON EFECTOS PSICOLÓGICOS POSITIVOS

De hecho, en los últimos meses, hemos podido conocer el trabajo sobre KORRIKA llevado a cabo por el investigador Jon Zabala Arando. El estudio, de gran repercusión en la prensa, ha demostrado científicamente que participar en KORRIKA tiene efectos psicológicos positivos en el bienestar social y el empoderamiento colectivo de las personas.

El sentimiento de afinidad es una necesidad psicológica básica e importante para nuestra salud; las personas participantes en KORRIKA afirman “que se sienten más importantes”. KORRIKA, sin duda, es una explosión tremenda de emociones positivas que genera sentimientos de solidaridad. Indescriptible para mucha gente. Una sacudida compartida que se siente intensamente en las entrañas.

Por último, el estudio también incidió positivamente en el empoderamiento colectivo, es decir, en los objetivos de nuestra comunidad y en la sensación de capacidad de influencia y cambio en la sociedad.

En resumen: KORRIKA es un estimulante que nos refuerza como sociedad.

 

ORGULLO SIN COMPLEJOS

También es el momento de sentirnos orgullosas y orgullosos en la cambiante situación actual. En esta encrucijada, es hora de gritar unánimemente que queremos vivir en euskera. Si el euskera va a salir adelante será por la determinación de la sociedad; y KORRIKA nos da una magnífica oportunidad para activar al pueblo y hacer una reivindicación firme, a exigir a las instituciones a que den más pasos, respondiendo al ánimo del pueblo. Asimismo, KORRIKA nos une, nos hace sentir parte de una comunidad, mueve el entorno y acerca más gente al euskera. El euskera mueve KORRIKA, y KORRIKA moverá a la sociedad

“Harro” eta “herri”. Este par de palabras dibuja la idea de una Euskal Herria euskaldun. ¡Estamos orgullosas y orgullosos! Lejos de la individualidad: porque somos colectivo, comunidad. Pueblo, en definitiva. Con una lengua, el euskera; la cual, desde KORRIKA, queremos impulsar junto al sentimiento de unidad, de energía colectiva, para avanzar juntas y juntos en el futuro.

A esta comunidad se le debe el CONOCIMIENTO UNIVERSAL DEL EUSKERA. Para eso estamos trabajando en AEK, y KORRIKA también lo reivindica: el derecho a que toda la ciudadanía pueda vivir cómodamente en euskera en toda Euskal Herria.

Os invitamos a participar en KORRIKA, a vivir esa energia colectiva y a imaginar un futuro individual y colectivo también en euskera. Aurrera KORRIKA!

 

Ane Elordi Alburquerque

Aitziber Balantzategi Ibargoitia

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

BADON* egitasmoa AEK-KORRIKAren Kultur Sorkuntzarako I. bekaren irabazlea izan da, eta beraz, Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia.

Otsailean Tutera eta Oiartzun izango ditu geltoki:

2024/02/03 TUTERA. Fernando  Remacha Musika eskola. 18:00.

Gainera, herrian KORRIKA eguna ospatuko dute egun horretan eta egun osoko egitaraua prestatu dute, Agerraldiarekin elkarlanean: Ene Kantak, KORRIKA aurkezpena, Argia ikastolako haurren dantzaldia, KORRIKA simulazioa, futbol partida (Unión Tutera-La Caserna) eta bukatzeko, BADON, esan bezala, arratsaldko 18:30ean. Sarrerak salgai Musika Eskolan, Arrigarai AEK euskaltegian, Argia ikastolan eta Gaiteroen tabernan.


2024/02/25 OIARTZUN. Landetxe Kultur aretoa. 19:00. Sarrerak HEMEN.

Martxoan Auritz, Arrasate, Hernani, Astigarragan... ere BADONekin gozatzeko aukera egongo da.

BADON* zentzumenetarako gutizia da: baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatzen dute ikuskizuna.

Gasteizen estreinatu zen opera posdramatikoa, eta handik Donostia, Bilbo, Irun, Iruñea eta Baionara abiatu zuen bere bidaia intimoa.

Atal HONETAN informazio guztia topatuko duzue.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Euskal Herri osoko eskoletan zabaltzeko unitate didaktiko horiek eskuragarri daude webgune honetan. Ikasmaterialak adinaren arabera sailkatuta daude, Haur Hezkuntzatik Batxilergora. Hainbat berrikuntza dakarte, baina betiko helburuak: euskararen aldeko jarrera zabaldu, euskararen aldeko kontzientzia suspertu, eta erabileran eragitea; eta, nola ez, KORRIKA ezagutaraztea. Iñaki Zapirain Orereta ikastolako irakasle eta unitate didaktikoen egilearekin elkarrizketa laburra izan dugu.

Argazkian, AEK-ko Artezkaritza kide Aize Otaño, KORRIKA arduradun Ane Elordi, Orereta ikastolako irakasle eta Unitate didaktikoaren egile Iñaki Zapirain eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artola.

KORRIKAren azken bi edizioetan bezala, unitate didaktikoak modu digitalean argitaratu dira. Unitateok helburu dute euskararen erabilera sustatzea eta indartzea eta, noski, euskararen aldeko ekimenaren girotze-lana egitea.

Era berean, aipatzekoa da jarduerak ez direla soilik euskara arloan lantzekoak. Izan ere, hainbat irakasgaitan erabiltzeko pentsatuta daude, Gorputz Hezkuntzan, esaterako.

Unitateak adinaren arabera sailkatuta daude, eta, edizio honetan, izen berriekin datoz:

HARRO unitatea, 3-6 urte bitartekoentzat.
HERRI unitatea, 6-9 urte bitartekoentzat.
ORRO unitatea, 9-12 urte bitartekoentzat.
KORRI unitatea, ikasle nagusientzat (12-18 urte bitartekoak).

HARRO eta HERRI unitateetan, ikasgelako arbela digitalean proiektatzea proposatzen da. ORRO eta KORRI unitateetan, ordea, ikasleek ordenagailu eramangarriak erabil ditzakete webgunean sartzeko.

Gida didaktikoak irakasleei ere badaude zuzenduta. Unitate bakoitzari dagokion gida deskargatzeko aukera dago; jarduerak aurrera eramateko argibide guztiak daude bertan.

Iraupenari dagokionez, bi asteko kanpaina egitea proposatzen da. Hori bai, irakasle bakoitzaren esku geratzen da edukiak denbora luzeagoz erabili edo proposamenak laburtzea.

Prozedurari dagokionez, gauza bera: edukiak adin-tarteka banatuta egon arren eta jarduerek nolabaiteko hurrenkera bat badaukate ere, irakasle-taldearen esku geratuko da jarduera guztiak gauzatu ala ez, aukeraketa bat egingo den, beste adin-tarte baterako jardueraren bat egokitu nahi duten… Azken batean, materiala ez da zurruna eta nahieran erabil daiteke.

Edukiak eta berrikuntzak

Ispilu harrogarria. Goiatz Labandibar idazlearen ipuin batek ematen die lotura jarduerei. Ipuineko protagonistak Nora eta Harri izeneko bi ume dira, eta, edizio honetako leloari (HARRO HERRI) erreferentzia eginda, hainbat gairen inguruan hausnartuko dute ikasleek: lotsari buruz hitz egitea, harro sentitzearen garrantzia... Lur Kortak egin du ipuinaren kontaketa.

Harro, herri, korri! esku-jolasa. Harri, orri, ar jolasa aitzakia gisa hartuta, Irundik Baionara doan ibilbidea osatu beharko dute.

Artelana. Edizio honetako mihiseak, 23. KORRIKAren logoaren atzeko hondoak, euskararen eta euskal kulturako erreferentzia pila bat ditu. Ikasleek horiek identifikatu beharko dituzte, antzeko irudiak sortu eta horma-irudi handi bat eraiki.

Omenaldia jarduera. KORRIKAren omenduen inguruko lanketa. Iparraldeko lagunek azterketak euskaraz egiteko dituzten arazoez jabetzea da jardueraren helburua, eta Azterketak euskaraz kolektiboari elkartasun-gutunak bidaltzea proposatzen da. Horrekin lotuta, 23. KORRIKAren dokumentalaren inguruan zineforum bat egitea ere iradokitzen zaie ikasle helduenei.

Ozto(poz) lasterketa. KORRIKAk ibilbidean zehar gainditu behar izaten dituen oztopoei erreferentzia egiten die jarduerak. Gorputz Hezkuntzako saioetan, oztopoz beteriko zirkuitu bat gauzatzea proposatzen da bertan.

Plazara dantzara! jarduera ere topatuko dugu. Edizio honetarako Myrian Perezek sortu duen koreografia, alegia.

Korrikahoot jolasak. KORRIKAren historia hobeto ezagutzeko.

Bingo musikatua. Hainbat ediziotako kantak ezagutzeko ariketa.

Dagoeneko klasiko bihurtu diren jarduerak ere badaude: petoa, lekukoa, ibilbidea, mezua…

Esan bezala, unitate didaktikoen bilduma hemen dago eskuragarri: www.korrika.eus webgunean, hemen zehazki.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astelehena, 22 Urtarrila 2024 07:34

9. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2024/01/26)

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hurrengoa urtarrilaren 26an egingo dugu. Zorte on!

Hemen sariak:

1. ANE IZASKUN ARANBURU LEIVA (Zubieta). Laukizko Atxispe Etxean bi lagunentzako bi gau eta gosaria; Zornotzako Uxarte sagardotegian menu bat bi lagunentzat eta Lakari elikadura eta kontsumo jasangarria taldeak emandako saski bat.

2. ETXAHUN LEKUE ETXEBARRIA (Larrabetzu). Ezpeletako Choko Ona jatetxean erabiltzeko 100 euroko bonua, Angeluko Atlanthal Thalasso Sparako bi sarrera, Baionako Euskal Museoa bisitatzeko bi sarrera eta Arabako Udapa Patatak enpresak emandako produktu sorta bat.

3. ANDONI MIRENA LABAKA VICENTE (Orereta). Hernaniko Elutxeta sagardotegian bi lagunentzako menua, Albaola museoa bisitatzeko bi sarrera, Lakari elikadura eta kontsumo jasangarria taldeak emandako saski bat.

4. FITO KEREXAZU BALANTZATEGI (Gasteiz). Aramaioko Iturrieta sagardotegian bi lagunentzako menua, Santa Maria katedrala ikusteko 2 sarrera (katedrala eta dorrea) eta Izpi Soa liburua eta Arabako Udapa Patatak enpresak emandako produktu sorta bat.

5. AMAIA ORBEGOZO ZIGARAN (Azkoitia). Santa Maria katedrala ikusteko 2 sarrera (katedrala eta dorrea) eta Izpi Soa Liburua, Iraun Gasteiz entrenatze zentroan 10 saioko bonu bat (1. eta 2. nutrizio kontsulta barne) eta Lakari elikadura eta kontsumo jasangarria taldeak emandako saski bat.


 

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

                             

                                                  

    

    
   

 


   
   

 

 


 

 

 

 
   
       


 
       
 
 
      

         
 
 
 

 

 
 
  


 

   

 


 

         

 
 

 

 

 
     

BADON* opera postdramatikoa atzo iritsi zen Iruñera. 

Korrikak eta Berriak elkarlanean sustatu dute ikuskizuna, egunkariaren 20. urteurrenaren harira: Korrika Laguntzaileek zein Berrialagunek deskontua izan zuten sarreretan, sarrerak zozketatu ziren Berrialagunen artean...

BERRIAko zuzendari Amagoia Mujika eta Nafarroako delegazio buru Joxerra Senar ere izan ziren Gayarre Antzokian.

Irudian, Mujika eta Senar, erdian, AEKren Artezkaritza kide Xabi Gartzia eta KORRIKAko Nafarroako arduradun Asier Biurrunekin batera.

Hitzarmena

BERRIAK eta KORRIKAk lankidetza hitzarmena izenpetu zuten atzo goizean. Egunkariaren zuzendari Amagoia Mujikak eta KORRIKA arduradun Ane Elordik sinatu zuten ituna BERRIAren egoitzan. 

Euskararen aldeko ekimena berariaz jorratuko du egunkariak paperean, webgunean eta sare sozialetan.

Harrotasunez aldi hau kontatzeko! 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astelehena, 15 Urtarrila 2024 09:41

8. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2024/01/19)

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen sariak eta irabazleak. Zorionak!

1. JUANJO IRIGOIEN REGUEIRO (Eibar). Etxano nekazalturismoan bi lagunentzako gau bat eta gosaria; Durangoko Iruko jatetxean afari bat bi lagunentzat, Durangoko Hontza Museorako bi sarrera eta Saltus Garagardoak emandako sei aleko sorta bat.

2. CARLOS BERRIZBEITIA GANBOA (Durango). Hernaniko Iparragirre sagardotegian lau lagunentzako menua (2 menu bikoitz), Chillida Leku bisitatzeko lau sarrera, eta Zarauzko Lakari elikadura eta kontsumo jasangarria taldeak emandako saski bat.

3. KARMELE REKALDE ONIS (Iruñea). Iruñeko Herriko Tabernan asteburuko bazkari bat bi lagunentzat, Oteiza Museorako lau sarrera eta Saltus Garagardoak emandako sei aleko sorta bat.

4. EÑAUT ZARRABEITIA OKAMIKA (Galdakao). Trebiñu sagardotegian menu bat eta sagardo sorta bat, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan lau sarrera Liher + Habi kontzerturako eta Zarauzko Lakari elikadura eta kontsumo jasangarria taldeak emandako saski bat.

5. JON ANDER ERKIAGA EGIDAZU (Zornotza). Laudioko Olympus kirol dendan erabiltzeko 50 euroko erosketa-txartela, Donostiako Aquariuma bisitatzeko bi sarrera eta Saltus Garagardoak emandako sei aleko sorta bat.

 

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

                          

                                                   

    

    
   

 


   
   

 

 


 

 

 

 
   
       


 
       
 
 
      

         
 
 

 

 
 
  


 

   

 


 

         

 
 

 

 

 
     
Astelehena, 15 Urtarrila 2024 09:27

Gozatu BADON* Iruñea, Baiona eta Tuteran!

BADON* opera postdramatikoaren bira abian da. Hemen hurrengo emanaldiak:


2024/01/18 IRUÑEA. Gayarre Antzokia. 19:00. Sarrerak HEMEN.
2024/01/21 BAIONA. Michel Portal Antzokia. 17:00. Sarrerak 10 euroan (Korrika Laguntzaileek 8 euroan), HEMEN eta Baionako AEKn (Marengo 22) salgai.
2024/02/03 TUTERA. Fernando  Remacha Musika eskola. 18:00

BADON* zentzumenetarako gutizia da: baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatzen dute ikuskizuna.

Atal HONETAN informazio guztia topatuko duzue.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Igandea, 14 Urtarrila 2024 10:28

Irunen kultur agenda 'harroa' prest!

Bi hilabete baino ez dira falta KORRIKA Irundik abiatzeko! San Juan plazan emango ditu lehendabiziko urratsak euskararen aldeko ekimenak, eta toki hori, hain zuzen, aukeratu dute Irungo AEK-ko eta Udaleko ordezkariek datozen bi hilabeteotan egingo den Korrika Kulturalaren berri emateko.

Korrika egun batera ez mugatzeko, eta Irun ekitaldiz, kulturaz eta euskaraz betetzeko helburuz, "Herri Harro baten agenda, harro eta euskalduna" prestatu dute, Irundik eta irundarrentzat.

Egitaraua BADON* opera posdramatikoarekin hasi zen, atzo (urtarrilak 13). Datozen ekitaldiak:

• Urtarrilaren 20an, Landetxako KORRIKA eguna: altxorraren bila, trikipoteoa, bertso bazkari musikatua, skate tailerra eta kantu jira. Eguerdiko 12:00etatik aurrera.
• Otsailaren 18an, Hausnar dezagun mIgrazioaz eta hizkuntzaz emanaldia, Irungo Harrera Sarearekin elkarlanean, Amaia Kultur Zentroan. Aurreraxeago emango ditugu zehaztasun gehiago.
• Otsailaren 24an, Larreaundiko KORRIKA eguna. Auzoan egun osoko egitaraua prestatzen ari dira, 11:45ean txupinazoarekin hasi eta iluntzean kontzertu ibiltari batekin amaituko dena. Tartean, haurrentzako tailerrak, jolasak, musika, azoka... Adi!
• Martxoaren 2an, Santiagoko KORRIKA eguna. Bertan ere hamaika ikuskizun eta joko egongo dira.

Argazkian, Irungo KORRIKAko koordinatzaile Maddi Sanz, Kultura ordezkari Nuria Alzaga eta AEK-ko kide Mattin Sorzabalbere.
(Bidasoako HItzaren argazkia. Eskerrik asko!).

Irunen ere HARRO HERRI!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!