Praktikatu Praktikatu
Asteazkena, 23 Martxoa 2022 12:39

Portugaldik erronkari heldu diote

Nork idatzia

Portugaldik 22. korrikaren mezua portugaleraz bidali digu Wilson de Moraesek, Sortarazi Elkartearen izenean!

Asteartea, 22 Martxoa 2022 12:35

Lena Bialkowskak polonierara itzuli du mezua

Poloniaraino iritsi da 22. korrikaren aldarria. Euskara ikaslea den Lena Bialkowskak bat egin du erronkarekin eta mezua polonierara itzuli du.

Asteazkena, 23 Martxoa 2022 09:48

Washington

KORRIKA Washingtonera ere iritsi da. Apirilaren 3an, igandea, egingo dute euskararen aldeko ekitaldia. Hamaiketan egin dute hitzordua  metroko Smithsonian irteeran. Bertatik abiatuko da korrikaldia eta ondoren mokadutxoa izango da Freer Gallery of Art-en. Era berean, parte hartzaileen artean KORRIKAren adleko diru bilketa egingo dute.

Asteartea, 22 Martxoa 2022 08:37

Katalanek ere ekarpena egin dute

Katalanera itzuli dute 22. korrikaren mezua. Katalunian, KORRIKAk badu ahizpa bat, Correllengua, katalanaren aldeko ekimena. Udaberri amaieran emango diote hasiera horri. Eta lehenago, KORRIKArekin bat egin nahi izan dute, Correllenguako lagunek katalanera itzuli dute.

Astelehena, 21 Martxoa 2022 16:38

Twitter 01

Nork idatzia

22. KORRIKAk edari ofizial propioak ditu, Biba Ardoak, Boga Garagardoak eta Saltus ekoizleekin lotutako hitzarmenei esker.

KORRIKA ardoak Azkoitiako Kulturgunearen Oteiza aretoan aurkeztu ziren, hilaren 10ean, Biba Ardoak kooperatibak egindako dastaketa baten bidez. Ekimena Korrika Kulturalaren baitan egin zen. Bertaratutakoek Euskal Herritik bidaiatxo bat egiteko aukera izan zuten, sei eskualde ezberdinetako ardoak dastatuz.

Halaber, KORRIKA garagardoak Mungiako Mugaire txokoan aurkeztu ziren, hilaren 12an; hauek ere Korrika Kulturalaren programazioaren barruan. Bertan, Mikel Martinezen “Tabernaria” antzezlanaz eta KORRIKArako sortutako garagardoaren aurkezpen dastaketaz gozatu ahal izan zuten bertaratutako 30 bat lagunek. Horrez gain, Txikiren Bakarrizketarekin momentu dibertigarriak pasa zituzten.

Urtzi Ugalde Bogako kidearen arabera, edari egitasmo honekin «euskara eta euskal kultura bultzatzeaz gain, gertuko ekoizleon lana eta kultura berria plazaratu nahi dugu».

KORRIKA edariak erosteko, klika egin esteka honetan:
www.denda.korrika.eus

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Hona 16. zozketaren irabazleak! Zorionak! Ahal bezain pronto harremanetan jarriko gara zuekin. 

  • ESTIBALIZ NIEVA PONGA (Bilbo): Bergarako LAMAINO ETXEBERRI landetxean bi lagunentzako asteburu bat eta Bilboko ITSASMUSEUMerako bi sarrera.

  • IRUNE INTXAUSTI ORTEGA (Bedia): Otxagabiako Hotel Rural BESAROn bi lagunentzako asteburu bat eta Durangaldeko HONTZA museorako sarrera bi.

  • IÑAKI IBARLUZEA ORTUETA (Amurrio): Zornotzako UXARTE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta Gasteizko SANTA MARIA KATEDRALA bisitatzeko bi sarrera eta liburua.

  • ZULEMA GURREA MARTINEZ (Lodosa): Iruñeko HERRIKO TABERNAN asteburuko menu bat bi lagunentzat eta PAMPLONETARIOrako bi sarrera.

  • ANE UNANUE GUTIERREZ (Irun): Gasteizko BLACK SALAD JATETXE BEGANOA astean zehar bi lagunentzako menua eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.

  • PATXI LANGARA GARCIA-ETXABE (Portugalete): Adunako ABURUZA sagardotegian bi lagunentzako menua eta Donostiako AQUARIUMerako bi sarrera.

  • ITXASO AROSTEGI OLALDE (Portugalete): Bermeoko SAN PEDRO ERRETEGIAN bi lagunentzako afaria.

  • TXETXU ETXABE GONZALEZ (Ugao): Ibarrangeluko ARKETA ERRETEGIAN bi lagunentzako bazkaria edo afaria.

  • NIKOLA CARRECABE (Donapaleu): BERRIA, asteburuko harpidetza 6 hilabetetarako eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.



                                        

                                                                 

                              

   

 

  

   

 

 

       

 
   
 
 

    
 
 

 
   
 
 
 

 
         
 
 

 
       
             

 

Hitzak aski ez direnean, HITZEKIN beharko dugu 22. KORRIKArekin batera.

KORRIKAren 22. edizioa hasteko bi aste baino falta ez direnean, ehunka herri eta auzotan Korrika Batzordeak lanean ari diren honetan, Iruñean egin da aurtengo edizioaren lehendabiziko KORRIKAren Aurkezpen Soziala, Nafarroako Antzerki Eskolan (Bilbon heldu den astean egitekoa da, 24an). Lekuko erraldoiak Amurriora bidaiatu du Garestik martxoaren 10ean, furgonetak prest daude, hasiera eta bukaera ekitaldietako egitarauak zabaltzeko prest... KORRIKA hastea baino ez da falta.

KORRIKAren spotarekin ekin dio ekitaldiak arratsaldeko 19:00etan, eta Laura Villanueva aktoreak hartu du aurkezteko ardura. Ikasle batek eta irakasle batek osatutako bikoteak hartu du lekukoa gero, eta AEKren bizidekarrean aritu dira KORRIKAk beste edizioetan ekarri dizkien bizipen eta sentimenduen haritik tiraka, haiek direlako AEKren hauspoa. Aitziber Balantzategi AEK-ko Artezkaritza kideak hartu du ondoren hitza, 60tik gorako gonbidaturen aurrean (erakundeetako ordezkariak, jendarte-eragileak...), eta besteren artean KORRIKAren bi helburuek oso presente dirautela nabarmendu du: «euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren eguneroko jardunerako dirua biltzea».

Aurtengo abestiaren bideoklipa ikusi dute gonbidatuek, eta Asier Amondo 22. KORRIKAren arduradunak egin du bigarren hitzartzea. «Gogoa eta ilusioa» aipatu ditu, eta horren adibidetzat jarri du Korrika Laguntzailearen figurak 9.000 kide baino gehiagoren babesa jaso duela, eta 11.000 gainditzea ere espero dela. Herri bat zain dagoela esan du, KORRIKArekin maiteminduta dagoen herri bat, euskararen gogoa lau haizetara zabaldu nahi duena.

Lasterka, arineketan, antxintxika... KORRIKA hastea baino ez da falta. Amurriotik Donostiara. Martxoaren 31tik apirilaren 10era. 2.575 kilometro. Korrika.

 

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Osteguna, 17 Martxoa 2022 12:17

Korrikaren mezua náhuatl hizkuntzara itzuli dute

Nork idatzia

Náhuatl hizkuntzara itzuli du Patrick Johansson UNAMeko Filosofia eta Letren fakultateko irakasleak. Milpa Alta, Tlacotenco eta inguruetako hizkuntza gutxiatua da, gaur egun, Mexiko Hiriak irentsitako eremua.