Aizu! Aizu!

Korrika

Zer da korrika?

KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 21 KORRIKA eta 41 urte igaro dira. 2022ko martxoaren 31n hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du 22. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

KORRIKA hasi eta amaitu arte, lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten dute korrikalariek; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek KORRIKA helmugara iristean irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Ehunka mila lagunek hartu dute parte aurreko KORRIKA edizioetan. Ekimenaren inguruan sortzen den mugimenduak Euskal Herriko jendarteak bere hizkuntza berreskuratzearen alde egindako hautua erakusten du. KORRIKA bi urterik behin Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da. Bertan parte hartzen duen jende-kopuruak gora egiten du etengabe, KORRIKAren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean, hil batzuk lehenago aurkezten denetik azken eguneko jaia egin arte, ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.

Image

Antolatzailea

AEK Euskal Herri osoan aritzen da. Xede du Euskal Herriko biztanle guztiek euskara ezagutzea, eta herritarrek egunerokoan euskara normaltasunez erabiltzea. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutzan, erabileran eta sustapenean.

Image
NOLA EGIN EKARPENA KORRIKARI?
  • Transferentzia: ES70 3035 0072 02 0720037810

  • VISA txartelaz gure webgunean: Ekarpenak

  • Bizum:“korrika” edo “aek” bilatuz.

Ahalegina egin behar da euskaraz bizitzeko herriaren gogotik abiatuta. Gu saiatzen ari gara premiazko babesa biltzen; horregatik, zeuek ere hizkuntza bultzatzeko helburuarekin bat egiten duzuelakoan, ekarpen ekonomiko eske gatozkizue.

0
Edizio
0
Urte
0
km-ko ibilbideak
0
Herri Euskal Herrian
0
Hiri munduan zehar

22. Korrika

Image

40 urte

euskararen alde