Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Bertako Igogailuak Bertako Igogailuak
HITZEKIN

Korrikaren mezua

Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.

Beraz, ohar zaitez badugunaz, bagarenaz eta izango garenaz. Hitza emana duzu; orain, egin jauzi ekintzara. Euskara ahoan izan behar dugu herritarrok, elkarteek, erakundeek... Bada ekiteko ordua.

Hitz egiteko ordua. Hortaz, ernatu, larrialdi linguistikoaren alarma gorriak pizten hasiak dira. Ekin diezaiogun berehala: aldekotasunetik konpromisora, eta konpromisotik erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzan eragitera, jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko.

Ezinbestekoa da partida hau irabaztea. Ekiteko ordua da, orain bukatu behar da tantoa, orain irabazi behar da norgehiagoka, 22. KORRIKAra batzeko unea da. Eginez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, ikasle, agintari zein eragile orok, guztiok elkarrekin.
Zerekin? Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin.

Hitzek hizkuntza, ekinak herria.
Hitzekin ulertzen dugu hizkuntza.
Beraz, ekin! Euskaraz egin.
Hitzetik ekintzara salto, hitz egin eta ekin.
Orain da 22. tantoa egiteko unea, partida
irabazi behar da euskaraz eginez, eraginez
eta eginaraziz, nork bere tokitik eta
eginbeharretik ekinez.

Ikasle, ekin;
euskaldun, ekin;
erdaldun, ekin;
eragile, ekin:
agintari, ekin;
ekin ELKARREKIN.

Gantxoz, bi paretaz zein botez, baliabide
anitzekin, eta guztiok hitza emanez.
Ekin, eragin eta eginarazi.
Ekin KORRIKAri

Omendua: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Pirritx, Porrotx eta Marimotots (Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez) pailazo-hirukotea da. 1987ko abenduaren 24an sortu zen, Lasarte-Orian, eta gaur egun Euskal Herriko pailazorik ezagunenak eta arrakastatsuenak dira.

Zergatik omendu Pirritx, Porrotx eta Marimotots? 34 urteko ibilbidea egin dutelako euskalmunduan, eta, are garrantzitsuago, euskaraz; eta eragileak direlako, orainaldiari eta etorkizunari begira daudenak. 1987an EKIN zioten, haiei esker askok EKIN diogu, etadatozen belaunaldiek ere EKINgo diote. Haiek transmisioa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) landu dute; haiek, beren HITZEKIN, euskarari EKIN zioten, eta eutsi egin diote.

Euskara ez zutenean, euskara ikasteari edota hobetzeari EKIN zioten, eta, orduzgeroztik, euskara ahoan ibili dute 34 urte hauetan. Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek zuzeneko eragina izan dute ume eta guraso askok euskararen hautua egin dezaten.

Beren komunikazio-tresna HITZEKIN osatu dute, ekimen eraikitzailea eta normalizazioaren adibide da haiena. Beren ikuskizun eta kanten bidez, egin, eginarazi eta eragin dute.

PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS azken hogeita hamalau urtean erakutsi izan duten konpromisoagatik eta EKINagatik omendu nahi ditu 22. KORRIKAk.

Omendua: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Unitate didaktikoak