Ez da kasualitatea

TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak
EMANALDIAREN IZENBURUA: Ez da kasualitatea
EMANALDI MOTA:  Bertso saio musikatuak
PUBLIKO: + 16 urte

SINOPSIA
Ez da kasualitatea bat-bateko bertso saio musikatua da. Gitarra, biolin zein saxo-doinuen gainean inprobisatzen dute bertsolariek gai-jartzaileak proposaturiko gaiei buruz. Saioak ez-mixtoak dira: lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira beti. Umorea, jolasa, gogoeta, bertsolari feministen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

LOTURA
https://www.lanku.eus/eskaintza/ez_da_kasualitatea