Teilatupean

TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak
EMANALDIAREN IZENBURUA: Teilatupean
EMANALDI MOTA:  Antzerkia
PUBLIKO: Haurrak 6-11

SINOPSIA
Lur gaztetxoak haserre ihes egin du gurasoenetik, bere etxea eraiki asmoz, bertan nahi duen guztia egin ahal izateko. Auzuneko orube batean Doro topatu du, munduko bazter guztiak ezagutzen dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lau makil, kutxa parea eta maindire soil batekin euren ametsetako etxea eraiki dute eta etxearekin batera, adiskidetasuna; oinarri sendoak izan arren, tarteka itute batzuk dituena, laguntasun guztien moduan.

Etxearen bueltan hainbat gai jorratzen ditu antzezlanak: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, migrazioa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna... Fantasiazko munduak helduen errealitatearekin parez pare topo egiten du eta haurren ahotsa eta zilegitasuna agerian geratzen dira.

LOTURA
https://www.lanku.eus/eskaintza/teilatupean