TXIZATOKI BAT ESZENATOKIAN

TALDEAREN IZENA: TARTEAN TEATROA
EMANALDIAREN IZENBURUA: TXIZATOKI BAT ESZENATOKIAN
EMANALDI MOTA:  Antzerkia bakarrizketa
PUBLIKO: Publiko heldua

SINOPSIA
“Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea? Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honekin, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut.”

Asmo arranditsu honekin ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik,  irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez.

LOTURA
https://tartean.eus/teatro-txikia/