Euskara Ikastaroak - Cursos de Euskera Euskara Ikastaroak - Cursos de Euskera

Nola hartu parte

Hartu parte!

Image

Antolaketan arituz:

  • Zure herrian edo auzoan eratuko den KORRIKA batzordean parte hartuz.

Image

Diruz lagunduz:

  • KORRIKA laguntzailea izanez eta 22. KORRIKAko materiala erosiz.

  • KORRIKAlarien petoa edo bizkarrekoa erosiz, aurretiaz, KORRIKA dendetan, AEKren euskaltegietan eta online dendan, edo KORRIKA igarotzen den egunean bertan.

  • Herriz herri egingo den KORRIKAren aldeko diru-bilketan lagunduz.

  • KORRIKAren izenean Laboral Kutxan zabalduriko kontu korrontean nahi den ekarpena eginez (ES70 3035 0072 02 0720037810) (*).

  • BIZUM bidez ekarpena eginez. Horretarako aplikazioan, Eman izeneko atalean sartu eta bertan dagoen bilatzailean Korrika edo AEK bilatu (*).

  • KREDITU TXARTELAren bidezko ekarpena egin formulario honen bitartez.

  • Lekukoa familiarekin, elkartekideekin, lagunekin... eramanez eta ekarpena eginez.

  • (*) OHARRA: Egindako ekarpenaren ziurtagiria nahi izanez gero, eska dezakezu e-posta hlebide honen bidez: ekarpenak@korrika.eus

Image

KORRIKAren berri emanez eta haren ospea hedatuz:

  • KORRIKAren webgunea bisitatuz (www.KORRIKA.eus) eta KORRIKAren aldeko sare sozialetan parte hartuz.

  • KORRIKA Kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan parte hartuz.

Image

KORRIKAn bertan parte hartuz:

  • 22. KORRIKAren hasieran eta amaieran parte hartuz: zatoz Amurriora martxoaren 31n eta Donostiara apirilaren 10ean!

  • Bizkarrekoa jantzita korrika eginez; euskara ikasi, hitz egin eta euskaraz bizi nahi dugula erakusteko.

Image

Enpresa eta saltegiek: