Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
AEKn euskara irakasle izan nahi? AEKn euskara irakasle izan nahi?
vendredi, 08 avril 2022 20:11

APIRILAK 8. Gipuzkoan, euskalgintzak eutsi dio lekukoari goizean goizetik!

Argia astekaria izan da lekukoa hartu duenetariko bat goiz partean, Lasarten, 1.990 kilometroan, eta ia segidan Pirritx, Porrotx eta Marimotots aritu dira lasterka, 22. korrika omendutako pailazoak. Gero, argazkiak ateratzeko, zorion mezuak grabatzeko eta muxuak banatzeko astia ere hartu dute... Euskal Herriak nola ez die ba eskertuko lagun hauei maitasunez egiten duten lan bikaina, eta ez soilik euskalgintzan!
Bi herri aurrerago ere, Martin Ugalde kulturgunean falta ezin zen sartu-irtena egin du KORRIKAk, eta Berriako langileak ere han izan dira Donostiara hurbiltzen ari den lekukoari bultzadatxoa emateko. Andoainen, Tolosan, Azpeitian zein Azkoitian... zenbaezina izan da KORRIKAri eta euskarari babesa adierazi dioten herritarren kopurua. Iluntzean Beasain pasata, berriz ere Nafarroa Garaira bidean gara, azken aurreko euskal hiriburuari bisita egiteko bihar, Baiona, alegia. Helmugara iristen ari gara, mila esker Euskal Herria!

Hemen eguneko irudiekin osatutako bideo-kronika:

 

Gaurko argazki galeria:

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Read 4482 times Last modified on vendredi, 08 avril 2022 20:38