Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Print this page
lundi, 11 avril 2022 10:10

Egin dugu! Oso Korrika garrantzitsua izan da!

Egin dugu! Oso Korrika garrantzitsua izan da! Herriz herri urtebete geroago izan bada ere, oso garrantzitsua izan da euskararen olatua berreskuratzea, errepidera ateratzea, baita azarotik hona Korrikaren ikasturtea ia normaltasun osoz gauzatzea. Asier Amondok, Korrikaren arduradunak, adierazi du hil hauetan, hamaika ekitaldi antolatu direla han eta hemen, oso Korrika kanpaina bizia izan dela, eta azken egunotakoa, itzela izan dela: Amurriotik Donostiara Euskal Herriko errepidetan gertatu dena zinez indartsua izan da. Korrika egin da; hasteko, hori da AEK/KORRIKAren poz nagusia, egitea, alegia. KORRIKAren helburuetako bat guztiz lortu da: euskararen aldeko kontzientzia, herri-gogoa, hauspotzea. “Herri bat gara, euskararen herria gara”.

Era berean, Korrikak bigarren helburu bat dauka, oso bizirik segitzen duena: dirua biltzea AEKren eguneroko lana indartzeari begira. Euskal Herri osoan, helduen eskalduntzera bideratzen diren baliabideak ez dira nahikoak. Asier Amondok dioenez, aurrerapausoak izan dira, hain zuzen, azken 3 urte hauetan, baina harago segitu behar da, eta bitartean, AEK-k berak egiten duen ahalegina (esate baterako, Euskal Herri osoan orain arteko berdintasun parametroetan ematen segitzeko, AEKideek erreserba funtsa sortu dute, bazkideek nahitaezko ekarpenak eginez) osatzeko, Korrika antolatu da, jendartearen babes ekonomikoa jasotzeko. Goiz da balorazio zehatz bat egiteko, baina hainbat aldagaik erakusten dute Korrikaren helburu ekonomikoa ere lortu dela.

Bukaera orokor hau amaitzen hasteko, Korrikatik euskal gizarteari mezu bat luzatu nahi izan diote: “inoiz baino argiago dugu KORRIKA egiten jarraituko dugula; edizio honek inoiz baino irmoago erakutsi digu Korrikak zein babesa izan duen: ikusi dugu hau izan dela maitatuena, kilometroz kilometro ondoen zaindu dena”. Beraz, edizio berriak eta berrituak egiten jarraitzeaz gain, euskal gizarteari KORRIKA eskainiko zaio euskararen olatua handitzen jarraitzeko. AEKrentzat, eta, AEKren ustez, gizartearentzat ere, KORRIKA tresna bat da herria bizirik dagoela erakusteko, indibidualismoaren garaian, kolektiboa, taldearen indarra islatzeko, herriak euskaraz bizi nahi duela adierazteko, eta, bereziki, tresna moduan erabiliko da euskararen auzian urrats eraginkorragoak eman daitezen. Atsedena hartu eta laster buru-belarri ekingo zaio 23. Korrikaren prestaketari. Eskerrik beroenak eman zaizkie asko auzolan erraldoi honetan parte hartu duten guztiei.

Bestalde, Alizia Iribarrenek hitza hartu du, AEKren koordinatzaile Nagusia. Esan duenez, Korrikatik harago, AEKren eguneroko lanek segitzen dute; gaur bertan, adibidez, euskaltegiak zabalik daude Euskal Herriko txoko askotan, baita aktibo AEK-k aurrera eramaten dituen beste jarduera asko ere. Amaieran biharamunean, lehenik eta behin, AEKtik herritarrei mezu bat luzatu nahi izan die: “euskaltegiak zabal-zabalik dituzue, euskara lantzeko, gaitasun egokia eskuratzeko, gehiago erabiltzeko.” Era berean, deialdi berezia egin die euskaraz ezagutu ez eta Korrikan parte hartzen duten (edota miresmenez segitzen duten) horiei, euskaltegietara joateko gonbitea luzatu die, guztiz sinistuta zirraragarria izango zaiela hurrengo edizioan ere parte hartzea, dagoeneko euskara ezagututa.

Gaurkoa amaitzeko, herritarrei ez ezik, AEK-k Administrazio Nagusiei eskaera zuzena luzatu nahi izan die. Korrikaren ingurumarian, abian jarri da doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika ere (Hitzekin. Denok euskara doan) Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela. Beraz, Administrazioen aldetik erabaki ausartagoak hartu beharko dira: “Euskal Herrian euskaraz biziko bagara, helduen euskaraz aritzeko gaitasun egokia zabaltzea gakoa izango da, baita euskaltegietan zerbitzua doan jaso ahal izatea ere.

Aliziak ere eskertu nahi izan du egunero eta Korrikan AEKren bat egiten duen jendea.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Last modified on jeudi, 20 octobre 2022 12:17