Displaying items by tag: korrika
KORRIKAren ahizpak: Arineketan, munduko hizkuntza gutxituei bultzada emateko
Euskal kulturak munduari egin dion oparirik handienetarikoa KORRIKA dela ez du inork zalantzan jartzen egun. Lankidetzan eta sinergian oinarrituta, gure lasterketa erraldoiak euskararen alde egiten duen itzelezko lana bertan begiratzeko ispilu eta eredu askorentzat bada; hala nola, munduko beste hizkuntza gutxituentzat. Hala, gure KORRIKAn inspiratuta, euren herrietan ere antzeko egitasmoak gauzatu dituzte bretoiek, irlandarrek edo maputxeek, besteak beste. Benetan pizgarria, horrenbeste lan eta ilusioz egiten dugun zerbait besteentzat jarraibide dela jakitea!
- Correllengua, katalanaren alde. 1993. urtean jazo zen antzeko ekintza bat Mallorkan, 1995.ean Valentzian eta 1996.tik aurrera Herrialde Katalan orotan. Lau zutabetan egindako lasterketa herrikoi multzo batean datza.
- Correlingua, galizieraren alde. Esperientzia katalanaren antzeko ekimen hau 2000. urtean hasi zen, Dia das letras gallegas ekintzen artean bilduta. Azken edizioa 2022koa izan zen, eta 12 egun iraun du.
- Ar Redadeg, bretoieraren alde. Gau eta egunez Bretainia zeharkatzen duen korrikaldia Euskal Herrikoaren isla da; lekuko, mezu sekretua eta guzti. 2022koa zortzigarren edizioa egin zuten eta 2022 kilometro izan zituen.
- La Passem, okzitanieraren alde. Okzitania zeharkatzen duen lasterketa. Lehen edizioa 2018an izan zen. 2022an, ekainaren 2tik 5era izan da.
- Rith, gaelikoaren alde. Irlandar irla osotik igarotzen den lasterketa da Rith. Seachtain na Gaeilge irlandar hizkuntzaren astean egiten da, 2010ean ekin zioten lehenengoa egiteari eta KORRIKAk eta Ar Redadeg-ek duten formatu berbera dauka.
- Ras yr Iaith, galesaren alde. Ahizpa gazteenetarikoa, Galesena. Lehenengo edizioa 2014koa da; azkena, 2020koa. Gauean korrika egin ez, baina honek ere badu lekukoa eta mezua. Azkena 77 kilometro eginda eta hiru egunetan burutu zen.
- Lefkantun, maputxeen mapuzugun hizkuntzaren alde. Mapuzuguletuaiñ elkarteak antolatutako lasterketa herrikoi hau iaz jaio zen, mapuzugun hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatzeko.
- Sprochrenner, Alsazieraren alde. KORRIKAk Alsazian ahizpa berri bat ukan du. Lasterketaren lehenengo edizioa 2020ko maiatzaren 31n abiatu zen eta 340 kilometro egin zituen. 2022an, ekainaren 4tik 6ra burutu zen.
KORRIKAren ahizpen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, sar zaitezte web honen KORRIKA Munduan atalean!

"Heldu!", 15. KORRIKAko ikus-entzunezkoa, ikusgai AEKren kanaletan
“Heldu”, 15. KORRIKArako Unai Iturriagak idatzi eta zuzendutako ikus-entzunezkoa, ikusgai dago AEKren kanaletan.
2007ko martxoaren 22tik apirilaren 1era Karrantzatik Iruñera 2007ko martxoaren 22tik apirilaren 1era Karrantzatik Iruñera “Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, herriari! "Heldu euskarari!” lelopean atera zen kalera 15. KORRIKA. Ikus-entzunezkoan hainbat testigantza jasotzen dira: Beda Ajuria, Maialen Lujanbio, Marije Ramos, Sally Christopher eta Pantxo Ruizenak, besteak beste. Amaren Alabak taldearen parte hartzea ere izan zuen dokumentalak.
Egunotan aurreko Korriketako ikus-entzunezko materiala bildu eta eskuragarri jartzen ari gara AEKren sareetan. Proiektuaren parte ere bada “Heldu”-ren partekatze hau, eta aurki jarraituko dugu gainerako piezekin.
Adi AEKren kanalei!
Facebook
Instagram
Twitter
Mastodon

Korrika egiteko hamaika arrazoi: “HitzEkin” abestia
Orain dela urte bat 22. KORRIKA girotu zuen abestia aurkeztu genuen. “HitzEkin” zuen izena, eta Nerea Urbizu izan zen kantaren zuzendari artistikoa. Sustrai Colinak sortu zituen hitzak, eta Urbizurekin batera Ane Garcíak eta Anarik ere jarri zioten ahotsa.
Kantak pop kutsua dauka gehienbat eta Urbizuren hitzetan abestia “emozionala da, soziala”. Hiru adin desberdineko emakumek abestu dute, gure helduen eta txikien arteko katearen sostengu eta bitartekaritza irudikatzeko. Bestalde, Mezuari dagokionez, bere garaian Urbizuk esan zuen irekia izan arren, balore garrantzitsuak bultzatzen dituela: «ausarta izatea, ahalduntzea, oztopoen gainetik aurrera egitea edota beldurrak gainditzea».
Bideoklipa Eymard Uberetagoenak (Tripulante Produce) ekoitzi zuen, eta hemen duzue ikusgai:
Eta zuri? Zein da gehien gustatu izan zaizun KORRIKA abestia? Entzun guztiak esteka honetan, eta komentatu zure aukera AEKren sare sozialetan!