Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ibiltaria Ibiltaria

Azarotik ari dira 23. KORRIKA aurkezten, eta antolatzaileek dagoeneko jakitera eman dituzte lasterketaren xehetasun guztiak. Gutxi falta da jada martxoaren 14rako, euskararen aldeko lasterketa erraldoia Irundik abiatzeko datarako. Ondoren, lekukoa 10 egun eta 11 gauez ibiliko da eskuz esku, euskararen aldarria Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzen, Baionara heldu arte martxoaren 24an. Gaur egin dute aurkezpen soziala, Iruñean, mugarria ospatu eta egitasmoari ongietorria emateko.

Ekitaldia Nafarroako Antzerki Eskolan izan da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izan da Ane Elordi Alburquerque KORRIKA koordinatzailea, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek lagunduta. Eurekin batera, Euskal Herri osoko 100 gonbidatutik gora bertaratu dira: euskalgintzakoak, alderdi politikoetako ordezkariak, hedabideetako langileak, sindikatuetako kideak, eragile sozialak eta hainbat lagun gehiago.

Oholtzan, Elordik azaldu du edizio honek berariaz nahi duela euskal herritar oro «euskal komunitatearen, euskararen Herri Harroaren, parte sentiarazi», «eta, aurrerantzean, bizitzako arlo guztietan, euskaraz bizi nahi duen komunitatearen partaide bilakatu; KORRIKA, euskara bera bezala, denona delako». Halaber, Elordik hau aipatu du: «Euskarak aurrera egingo badu, herriaren erabakitasunagatik izango da; KORRIKAk aukera bikaina ematen digu herri-pultsua aktibatzeko, aldarri tinko bat egiteko, pauso gehiago eman daitezen, herri-gogoari erantzutearren».

Clowna, txeloa eta dantza
Pantxika Lamur clowna jardun da aurkezle-lanetan, eta, publikoarekin elkarreraginean, komentatu du ezen «23. KORRIKA mundu berri bat balitz, herri-aldarrien mundua» izango litzatekeela. Harekin batera Ainhoa Egizabal dantzaria eta Eñaut Zubizarreta “Trigger” txelo-jolea ere aritu dira, beren arteaz KORRIKAren aniztasunari azpimarra jartzen.

Edizio honen spota ikusteko aukera ere izan dute bertan bildutakoek.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Atzo (otsailak 28) Gasteizko hainbat eragile, erakunderen eta enpresaren ordezkariak elkartu ziren Oihaneder Euskararen Etxean, Arabako KORRIKAren aurkezpen sozialean.

AEKren Artezkaritza kide Aitziber Balantzategik eta KORRIKA arduradun Ane Elordik euskararen aldeko ekimena aurkeztu zuten jendaurrean. Gerora, lekukoa pasatu zieten Kaitin Allenderi eta Irati Andari. Izan ere, Allenderen bakarrizketarekin eta Andaren bertsoekin gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek.

Ekitaldia bukatutakoan, gonbidatuek mokadua hartu zuten Ttipia tabernan.

Photocall-a ere egon zen. Hemen argazkiak:

Batzar Nagusietako ordezkariak eta EAJ, EH BILDU, PP eta PSOEko zinegotziak batu ziren aurkezpen sozialera. Oreka IT, Goiener, Konfekoop, RPK enpresetako eta Armentia ikastolako, Lazarraga kultur elkarteko, Topaguneko, Vital Fundazioko ordezkariek ere ez zuten hutsik egin.

HERRI HARROA GARA!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Dans le cadre de l'initiative Hizkuntzak mugarik gabe (Irun, 16 février 2024), AEK-KORRIKA a revendiqué le droit d'apprendre le basque pour les personnes en situation irrégulière administrative.

Le concours de conte Paperezko bizitzak a également été présenté. Celui-ci vise à dénoncer que toute la population ne peut pas apprendre l'euskara gratuitement et à rendre visible la situation des personnes qui se trouvent en situation irrégulière administrative.

Les consignes spécifiques sont disponibles sur les sites Internet d'AEK et de KORRIKA (ici).

Quelques détails:
- Le dernier jour pour recevoir les travaux sera le 25 mars.
- Il est indispensable d'écrire le pseudonyme de l'auteur dans tous les contes.

-Où/comment livrer les contes: les amener à une gau eskola (avec, à part sur une carte, le pseudonyme, le nom et le numéro de téléphone) ou les envoyer à Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. (inclure le pseudonyme et téléphone).
-La remise des prix aura lieu en avril.

Comme indiqué ci-dessus, voici les consignes, et toute l’information sur l'initiative Hizkuntzak mugarik gabe.

Invitez et encouragez les élèves de votre ikastola/gau eskola à participer fièrement au concours de contes !

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

mercredi, 28 février 2024 09:25

14. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK(2024/03/01)

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hurrengoa martxoaren 1ean egingo dugu. Zorte on!

Hemen sariak:

1. AINARA ARANBURU KOBEAGA (Aulestia). Muskizeko Labeondo Landetxean bi lagunentzako gaua eta gosaria, Gernikako Itsasmendi upategian experientzia bi lagunentzat, Durangoko Hontza museorako bi sarrera eta Barakaldoko Climbat eskalada gunerako sarrera bikoitza.

2. MERTXE MATABUENA GARAGORRI (Balmaseda). Zornotzako Uxarte sagardotegian afari bat bi lagunentzat, Gernikako Itsasmendi upategian esperientzia bi lagunentzat, Athletic Museorako hiru sarrera eta Lekeitioko Marierrota interpretazio zentroan lau lagunentzako bisita.

3. LARRAITZ ARANA ETXEBARRIA (Bilbo). Iruñeko Katakrak kantinan Luxu Komunal bat, Irungo Oiasso museorako lau sarrera, Isturitzeko harpeak ikusteko bost sarrera eta Izarbide supermerkatu ekologikoetan 20 euroko bi deskontu-bonu.

4. IGOR MAIZA BETELU (Lakuntza). Gasteizko Zazpi jatetxean bi lagunentzako menua, Santa Maria katedrala ikusteko bi sarrera (Katedrala eta dorrea) eta Izarbide supermerkatu ekologikoetan 20 euroko bi deskontu-bonu.

5. MAIDER ZUBIKARAI BERISTAIN (Deba). Irrisarri Land abentura parkerako lau sarrera (Baxi abentura), Iruñeko Katakrak kantinan infu-bizkotxoa bi pertsonentzat eta Katakrak editorialeko euskarazko liburu bat eta Arretxea Irulegiko arno ekoizleak emandako bi ardo botila.

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Kurdueraz ere jaso dugu KORRIKAren mezua: JI BER KU EM IN, GELÊN SERBILIND!

23.KORRIKAk hainbat erronka ditu, tartean, 11.000 KORRIKA Laguntzailedun sarea osatzea. KORRIKA ekimen erraldoia eta jendetsua bada ere, norbanakoaren alea eta ekarpena beharrezkoak dira. Bakoitzaren ahalegin txiki horrek egiten gaitu erraldoi.

Korrika Laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira. Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz; hau da, 23. KORRIKAren Korrika Laguntzaile izan zaitezen nahi dugu. 15 euroren truke, edizio honetako pina eta txartel birtuala* jasoko dituzu, eta abantaila andanaz gozatzeko aukera ere izango duzu: hainbat dira abantailak eta deskontuak, astero zozketetan parte hartu (300 sari baino gehiago banatzen ari gara). Eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Ez dugu ahaztu behar bide luzea dugula aurretik. Administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere. Hala, KORRIKAren helburu garrantzitsuenetako bat da euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea. 23. KORRIKAk jasoko duen dirua, beraz, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dugu.

Izan zaitez laguntzailea eta HARRO HERRI! Eta Laguntzailea bazara, lagundu informazioa lau haizeetara zabaltzen. Eskerrik asko!

* Edizio honetan, KORRIKAren telefonorako aplikazioan izango duzu zeure txartel birtuala

Aurten, baietz 11.000 Korrika Laguntzaile!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

23.KORRIKAren mezua lau haizeetara zabaldu nahi dugu. Adi Petrini KORRIKAzaleak mezua bere ama-hizkuntzara itzuli du. Mulțumesc Adi, eskerrik asko!

Hilabete baino gutxiago falta da KORRIKA Irundik abiatzeko. Hasi al zara motorrak, giharrak eta bihotza berotzen, ezta? Bada, petoa baino ez zaizu falta euskararen aldeko ekimen erraldoia zure herritik (edo zure herritik hurbil) pasatzen denerako! 6 euroan dago salgai, AEKren euskaltegietan, KORRIKA dendetan eta online-dendan.

Eskuratu KORRIKAren petoa Gara egunkariarekin, eta HARRO HERRI!
Asteburu honetan (otsailak 17-18) Gara egunkaria erosiz gero, aukera izango duzu petoa eskuratzeko. Izan ere, GARArekin Korrikako petoa kioskoetara eta bestelako salmenta guneetara ere iritsiko da. Sei euroren truke erosi ahal da, eta etekin guztiak AEKri bideratuko zaizkio. Egunkariaren harpidedunek petoa eskuratzeko bide erraza izango dute: NAIZeko harpidedunen txokoan eskaera egin, eta egun gutxiren buruan etxean jasoko dute. Zehaztasun gehiago Gararen webgunean.

Eta gogoan izan: KORRIKA bukatutakoan, petoa berrerabili ahal duzu erosketa-poltsa bihurtuta. AEK-k hainbat neurri hartu ditu KORRIKAren aztarna ekologikoa murrizteko; horietako bat da, azken edizioetan bezala, birziklapena eta berrerabilpena bultzatzea.

Euskararen oihartzuna, hanka nekatuak eta oroitzapen gozoak izan bitez KORRIKAren aztarna bakarra!

Petoaren babesle nagusiak: Bertako igogailuak, EITB, Eroski, Euskaltel eta Goiener.

Tipi-tapa, tipi-tapa... KORRIKA! Harrotasunez!